Donostiako Jazzaldiaren barruan egingo da 12 Points jaialdia, Europako jazzaren talentu gazteak aurkitu eta bultzatzen dituen egitasmoa, eta gaur egingo da lehenengo saioa, Viktoria Eugenia antzokian, 20:00etan. Guztira, lau saio emango dira antzokian, eta horietako azkena hilaren 23an izango da; lehen bi saioetarako sarrerak salgai daude.
Urtero programatzen da jaialdia, Europa osora egiten den deialdi ireki baten bitartez, non aurten ia 500 taldek hartu duten parte. Horietatik guztietatik hamabi talde aukeratu dituzte lau saiotan jarduteko, egunean hiru talde. Kenneth Killeen jaialdiko zuzendariaren hitzetan, «funtsezko hamabi berritzaile» dira aukeratutakoak. 12 Points-en helburua da Europa osoko hamabi identitate desberdin erakustea, eta, horretarako, Danimarka, Suedia, Alemania, Irlanda, Frantzia, Portugal, Norvegia, Erresuma Batua, Austria, Suitza, Belgika eta Herrialde Katalanetako artistak aukeratu dituzte. Gainera, hiru solista oso berezi nabarmendu ditu Killeenek euren musika tresnak modu desberdinean jotzeagatik: Marco Mezquida, Hilde Marie Holsen eta Julian Sartorius.
Orain dela bi urte, 2014an, Umean (Suedia) egin zen, eta aurten Donostiara ekarri dute egitasmoa, hiriak «kultura bizia» duelako, jaialdiko antolakuntzako Aoife Concannonek dioenez; hiri ertainak aukeratzen dituzte, berritzaileak eta kulturalak. Donostia 2016ko zuzendari nagusiak, Pablo Berastegik, jaialdia hiriburutzarentzat egitasmo «oso egokia» dela adierazi du, eta Miguel Martin Jazzaldiko zuzendariaren ustez «ez dago 12 Points baino egitasmo hoberik».
Saretzeko aukera
Hamar urtez «sustapen plataforma itzela» bihurtu da jaialdia Europako jazz musikari gazteentzat. Sustatzaile eta managerrak erakartzen ditu jaialdiak, eta aukera profesionalak ematen dizkie horrek parte hartzen duten musikariei. Killeenen hitzetan, jaialdiko artistak gaur egungo Europako jazzaren ordezkariak dira, eta, horregatik, jaialdiak irauten duen guztian gera daitezen gomendatzen die musikariei, beste leku batzuetan zer sortzen ari diren ikusi eta entzun ahal dezaten.
Elkarrekin jotzeko aukera ere izango dute taldeek; jam saioak egingo dira Tabakaleran ostegunetik larunbatera, 23:30ean. Tokiko musikariek ere parte hartu ahal izango dute.