Turista batzuk Bilboko Arte Ederren Museora sartu nahian ikus zitezkeen atzo. Ezin, ordea. Ekainaren 6az geroztik, langileen grebagatik ez da horretarako aukerarik izan. Gaur, ordea, berriro irekiko dituzte museoaren ateak, ohiko ordutegiarekin. Batez beste bertan lanean hamar urte daramatzaten 35 langilek amaitu dute lanuztea, eta, ondorioz, ekainaren 7an zabaltzekoa zen Eskultura Hiperrealista 1973-2016 udako erakusketa nagusia gaurtik aurrera ikusi ahalko da.
Argiak ziren greba egiteko motiboak eta langileen eskariak, eta greba bukatzeko arrazoiak ere halakoak izan dira: lan baldintza duinak nahi zituzten, eta lortu dituzte. Hala azaldu zuten atzo, lankideek babestuta, haien izenean aritu ziren Betitxe Saituak eta ELAko Juan Jose Capetillok. «Sinatutako akordioarekin, gure eskariak beteko dira». Lanpostuak bermatu dituzte, zerbitzuen kudeaketarako lehiaketa irabazten duen enpresa edozein dela ere. Langileek eskatu bezala, soldatak progresiboki igoko dizkiete, eta, 2018tik aurrera, 1.200 euroko hamalau ordainsari jasoko dituzte urtean. Capetilloren hitzetan, 2019ra bitarte lortu dituzten soldata igoerak «espero baino handiagoak izan dira», eta antzinakotasuna kontuan hartzearen garrantzia azpimarratu du. Kontratuak lan erreformaren aurrean blindatzea ere lortu dute.
«Asko genuen jokoan, eta gatazka hau ondo amaitu da, merezita: ausardia eta adorea izan ditugu, eta harro gaude. Askok ez zuten gure aldeko usterik, baina batasunak asko lagundu digu». Izan ere, Manpower Group Solutions enpresa multinazional «boteretsuko» langileak dira, eta Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatutako patronatuarekin negoziatu behar izan dute. «Negoziazioa oso zaila izan da: ordu asko eta egun gogorrak pasatu ditugu», azaldu zuten. Protesta irudimentsuak egin arren, greba «luzea, gogorra eta emozioz betea» izan dela ziurtatu zuten. Haien ustez, 41 greba egunetan «argi gelditu da bilbotar gehienen eta hirian bisitan egon direnen babes eta elkartasuna» izan dutela. Animoak ez ezik, 5.000 sinadura ere bildu dituzte beren eskariak bete zitezen.
Saituaren ustez, «egoerak politikariei eta erakundeei pentsarazi» egin beharko lieke. «Herritarren bizitza merkantilizatu eta zerbitzu publikoak esternalizatuta aukera merkeenaren esku jartzearekin gauza bakarra lortzen da: langileak prekarizatzea eta familiak pobretzea». Hala, antzeko egoeran dauden kolektiboak lan baldintzak hobetzeko borrokan hastera animatu zituzten.
Senideei eta lankideei ez ezik, eskerrak eman zizkieten bilbotarrei, babesa eman dietenei, sektoreko lankideei, haien berri eman duten komunikabideei eta ELA eta LABeko kideei. «Guztiok lortu dugu nahi genuena: besteak beste, hiritarrek berriz museoaz gozatzea. Pozik eta harro itzuliko gara lanera».