Courtney Barnett australiarrak eta Kurt Vile estatubatuarrak, aspaldiko lagunak izanik, elkarrekin abesti bat grabatu zuten lehenik, eta proiektu bat sortzea erabaki ondoren. Hortik jaio da Lotta Sea Lice diskoa. Bien aurreko lanetako abestiak ageri dira, baita beste musikari batzuen bertsioak ere, baina disko honetarako elkarrekin sortuak ere aurki ditzakegu, eta horietan egiten duten rock alternatiboa puri-purian ageri da, bakoitzak dituen ezaugarriak nahastuz eta anabasa atsegin eta eder bat sortuz. Bederatzi abesti, eurek hainbeste maite duten bakardadea partekatuz, baina gozamen hori transmitituz, doinu lasaiak nagusi direlarik. Ederrak eta ilunak, egun euritsu baterako modukoak.
↧