Ez da erraz sailkatzen den musikaria Julia Holter (AEB, 1984). Eta, ondorioz, elkarren antz handirik ez duten musikarien artean kokatzen dute, Elton John eta Marlene Dietrichen artean, esaterako.
Kantari eta musikari estatubatuarrak 2011n kaleratu zuen bere lehenengo disko luzea (Tragedy), nahiz eta lau urte lehenago estreinatu zen EP batekin. Tragedy-k berehala piztu zuen arreta. Batetik, Holterren ahots ilun baina erakargarriak bultzatuta, eta, bestetik, giro ia gotikoak biltzen zituelako.
Orduz geroztik, bide horretan sakondu du, eta aurten zuzenean grabatutako diskoa argitaratu du: In The Same Room. Lan hura taldearekin grabatu zuen, baina Donostian pianoarekin eta Tashi Wada musikari esperimental estatubatuarraren laguntza hutsarekin arituko da. Bere pop kantuek barnean ezkutatzen duten dena erakusteko prest.