Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Dounia Tabolo'

$
0
0
Hogei urte lehenago edukitako itzalaren zati bat berreskuratu zuen 1980ko hamarkadako ustekabeko itzulerarekin, eta, ordutik, etengabe aritu da diskoak argitaratzen Boubacar Traore maliar gitarra-jotzaile eta kantaria. Hauxe du hamaikagarren lana; blues eta griot musikaz betetako hamaikagarrena. Oraingo honetan, Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldera jo du laguntza bila, eta baita aurkitu ere. Horrela suma daitezke disko honetan Cedric Watsonen fiddlea, Corey Harrisen gitarra eta Leyla McCallaren txeloa eta ahotsa; eta, nola ez, Vincent Buche lagunaren harmonika. Modu ezin hobea Mississippi eta Mali arteko zubia berreraiki eta bluesa Afrikatik datorrela gogorarazteko. Disko dotorea eta fina.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik