Haurren eguna izango da Donostiako Musika Hamabostaldian, gaur. Bestelako emanaldirik ez da izango txikienentzakoez gain, haurrei eman nahi dieten protagonismoaren lekuko, Jose Antonio Etxenike Musika Hamabostaldiko zuzendari laguntzaileak nabarmendu duenez: «Haiek dira etorkizuneko ikus-entzuleak». Haurren musika zaletasuna sustatze aldera, haurrek egingo duten emanaldia, tailer bat eta txotxongilo ikuskizun bat izango dira Donostian, arratsaldez.
Musika Bai udalekuetan parte hartu duten haurrek Okendo plazan 17:00etan eskainiko duten emanaldiarekin hasiko dira ekitaldiak. Xabier Lizaso pianistak gidatutako udaleku musikaletan 3 eta 15 urte bitarteko 50 haur izan dira, eta 14. urtez egingo dute emanaldia Hamabostaldian. «Helburua xumea da: haurrek izan dezatela jarraipen bat artearen munduan, ez artista izateko, baizik eta pertsona gisa garatzeko, futbolaz edo telebistaz gain aukera gehiago izan ditzaten beren bizitzetan». Lizasoren ustez, udalekuetan izaten diren haurrengan arrastoa uzten du musikak, eta «helduak direnean, artea beste era batera» ikusten dute.
Emanaldian Xabier Zabala musikagileari omenaldia egingo diote haurrek. Haren kantuak interpretatzeaz gain, Zabalaren bizitza antzeztuko dute, baita harentzat sortutako abestia eskaini ere; Andoni Egañak jarri ditu hitzak, eta Aitor Uriak, berriz, doinuak.
Ordu berean, Viktoria Eugenia antzokiko foyerrean Erraldoi izeneko tailerra eskainiko diete haurrei Maushaus arkitektura tailerreko kideek. 5 eta 11 urte arteko 25 haurrentzako lekua egongo da, eta gero eskainiko den obra hobeto ulertzea izango du xede. Horretarako, eszenografiaren eta girotzearen inguruan egingo dute lan haurrekin, kartoi eta oihalen bidez ondoren ikusiko duten lanaren hainbat pasarte eta mezu irudikatuz, «baina obra bera jakinarazi gabe», Maushauseko kide Anabel Varonak zehaztu duenez.
Herri ipuin alemaniarra
Viktoria Eugenia antzokian izango da eguneko beste ekitaldi nagusia. Etcetera konpainiak El sastrecillo valiente (Jostun ausarta) txotxongilo ikuskizuna taularatuko du 19:00etan, 6 urtetik aurrerako haurrentzat. Ipuin musikatua izango da, eta, horretarako, txotxongiloez eta ipuin kontalari batez gain, zortzi musikari izango dituzte lagun. Panpinek, itzalek, proiekzioek eta ganbera orkestraren musikak kontatuko dute jostunaren istorioa.
Herri ipuin alemaniarra da jostun ausartarena, Grimm anaiek jasotakoa. «Ipuin atsegina da, polita, baita haren irakaspena ere, esaten baitigu jende xumeak, txikiak, haurrek gauza handiak egin ditzaketela inteligentziaz eta sormenaz. Ahaleginari eta aukera berdintasunari egindako aldarria da», Etxenikeren esanetan.
Tibor Harsanyi konpositore hungariarrak jarri zion musika istorioari. Enrique Lanzen eszena zuzendaritzapean eta Tim Andersonen musika zuzendaritzapean osatu zuten emanaldia Etcetera konpainiakoek, eta 2013an estreinatu zuten, Madrileko Errege Antzokian. Bartzelonako Liceurekin eta OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkartearekin elkarlanean ekoitzitako ikuskizuna da.