Badira fikziozko pelikula luzeak, badira dokumentalak, animazioko hiru lan, eta baita film labur bat ere. Guztira 24 ekoizpen aurkeztuko ditu Donostiako 63. Zinemaldiko Zabaltegi sailak, datorren irailaren 18a eta 26a bitartean. Horien artean badira Latinoamerikan zein AEBetan ekoitzitako film batzuk, Europa zaharrean ondutako lan dezente, Europa ekialdetik datorren sorta bat, eta Filipinetako eta Singapurgo zinemagintzari ere egingo zaio lekua, gainera. Pelikula bilduma eklektikoa proiektatuko dute Zabaltegi lehiaz kanpoko sailean.
Eta tartean daude zinemagile ezagun batzuen azken lanak: Walter Salles brasildarrarena eta Laurie Anderson estatubatuarrarena, esaterako. Zabaltegiren asmoa izaten da urteko proposamen harrigarrienen eta erakargarrienen plaza izatea, eta, antolatzaileen esanetan, 2015eko aldian aurten munduan egin diren zinema proposamen «sailkaezinenak» programatuko dituzte.
Tabakalera Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egingo dute saileko pelikulen lehen proiekzioa —irailean zabalduko dute zentroa—, eta Zinemaldiko zuzendaritzak jakinarazi du Egia auzoan dagoen eraikina izango dela Zabaltegiren egoitza aurtendik aurrera.
Ikusi ahal izango diren pelikuletako dezente bide bat ibilita helduko dira Donostiara. Horietako bi, adibidez, Veneziako Zinemaldiko Sail Ofizialean (Italia) lehiatuko dira irailaren 2a eta 12a artean. Laurie Anderson artista multidiziplinarraren Heart of a Dog maitasunari, heriotzari eta hizkuntzari buruzko film-saiakera da; Alexander Sokurov arnasa luzeko zinemagile errusiarraren Francofonia fikzioak kontatzen du nolako ahalegina egin zuten bi pertsonek lehen mundu gerran Parisko Louvre museoko altxorrak babesteko.
Eta jada sari entzutetsuak bereganatu dituztem zenbait lan ere helduko dira Donostiara. Corneliu Porumboiuren Comoara Cannesko Un Certain Regard sailean (Frantzia) estreinatu zuten joan den maiatzean, eta Un Certain Talent saria eman zioten. Komedia beltza da zuzendari errumaniarrak ondutakoa. Allende mi abuelo Allende, aldiz, Salvador Allende Txileko presidente izandakoaren biloba Marcia Tambuttik zuzendutako dokumentala da. Bere sendiaren argazkia egin du, agintaria presidentetzatik kendu zuen militarren estatu kolpetik 42 urte bete direnean. Cannesko Zinemaldian dokumental onenaren saria eskuratu zuen.
Nazioarteko punta-puntako jaialdietako batean, Berlinalen, estreinatutakoa da Walter Sallesen Jia Zhang-ke: a Guy from Fenyang dokumentala. A Touch of Sin (2013) filmaren egilearen bizitza kontatuz, memoriaren gaia jorratu du Sallesek —Central Station (1997), On The Road (2011)—. Joan den otsailean Alemanian estreinatutakoa da, era berean, Mariposa Marco Bergerrena. Zuzendari argentinarrak bi errealitate paralelo baliatuko ditu Romina eta German arreba-anaien bizipenak narratzeko.
Bilduma eklektikoan bada, gainera, Donostian sari bat jasotako zinemagile bat. Benedikt Erlingsson islandiarra da hori. Duela bi urte Zuzendari Berriak saria eman zioten Of Horses and Men-engatik. Aurten, The Show of Shows: 100 Years of Vaudeville, Circuses and Carnivals lana dakar. Pelikularen izenburuko arte adierazpideen berri ematen duten XIX. eta XX. mendeko irudi eta metraje zatiak bildu ditu, eta Sigur Ros herrikidearen musikarekin girotu.
Hiru animaziozko filmari ere egin diete tokia Zabaltegin. Horiek dira Alberto Vazquez eta Pedro Riveroren Psiconautas Espainiako ekoizpena, Adama Simon Rouby frantziarrarena, eta Anca Damian errumaniarraren The Magic Mountain. Azken horri, hain zuzen, aipamen berezia egin zioten Karlovy Varyko Zinemaldian (Txekiar Errepublika).
Donostiakoa hasteko hilabete pasaren faltan, datorren asteotan jakinaraziko dute Perlak sailean zein lan emango dituzten eta, iragarritakoez gain, Sail Ofiziala zein filmek osatuko duten.