Breton laukotea
Lekua: Zumaiako Maria eta Jose ikastetxea. Eguna: Abuztuak 9.
Ganbera musika falta zaigu. Ez dakit non eta noiz, ez baita nire ardura hori, baina hilabete luze bat irauten duen musika jaialdi garrantzitsu honetan musikaren funtsa den ganbera musika guztiz ahaztuta dago. Agian ez dugu agertoki egokirik, baina denon artean irtenbide bat eman behar diogu arazo honi. Breton laukoteak eskainitako kontzertuak gero eta nabarmenago baztertzen hasiak dira, bakarlari baten erakustaldiak entzule gehiago erakarriko dituelakoan. Musika munduko estamentuak serioski elkartzen bagara, ziur irtenbideren bat edo beste aterako dela; lagun dezagun musikaren oinarrian talde lana eta elkar entzutea aldarrikatzen dituen musika mota hau.
Berriz ere afinazio kontua, ez joan den ostiralean ahots talde norvegiarrean entzundakoaren mailakoa, baina bai Breton laukotearen interpretazioek osoki biribildu izan ez zuten azken emaitzaren neurrikoa. Hemen ere, lehen eta bigarren biolinaren arteko soinu tratatzea guztiz kontrajarria izan zen. Anne Marie North lehen atrilean soinu zorrotz eta tenkatu bat lortu nahian ari zen bitartean, bigarrenean genuen Antonio Cardenas biribiltasunean oinarritzen zen soinu hedapen txikira mugatu zen. Jose Maria Usandizaga musikagile euskaldunaren heriotzaren mendeurrena omentzeko 1905. urtean idatzi zuen Laukotea sarrera bikaina izan zen. Lau musikarien artean elkar ulertze paregabea izan zen; indarkeriarik gabe, sotiltasun osoz bete zituzten musika notak, eta denon oroitzapenean dauden euskal kantak maisutasunez entzun genituen Breton taldearen interpretazioan.
Jarraian, eguneko nobedadea: orain dela hiru urte Gabriel Loidik idatziriko Hirugarren Laukotea. Loidiren esanetan, buruko sorgin eta enigmak irudikatzen saiatu da obra honetan, eta, entzuteko garaia iristean, nahiz eta sorginen kontua argi ez ikusi, guztiz enigmatikoa izan zen musikaren isiltasunak adierazi zuena. Isiltasunaren obra izan zen, esaldi motzen arnas hartzea goraipatzen duten horietakoa. Amaierako Ludwig van Beethovenen 16. Laukotea gehiegizkoa izan zen hari taldearentzat, heldutasunaren gailur den partituran ziurtasun falta nabariegia izan zelako, Lento assai txatala salbu. Hari laukoteak ez zituen sakontasuna eta ahots bakoitzaren garrantzia bateratasun eta asmo berberean eskaini. Halere, zain ditzagun ganbera musikako ahalegin hauek!