«Jaialdi bat ezerk handi egiten badu, eskaintzaren oparotasunak egiten du handi. Gure jaialdia ez da oinarritzen sail handi batean; Kursaalekoan edo Viktoria Eugeniakoan baino gehiago, esaterako, aukera zabal batean oinarritzen da. Eta hor, Interprete Gazteen Zikloa garrantzitsua da Hamabostaldiarentzat; energiaz gainezka dauden gazteen eta balio berrien aldeko apustua baita». Hitz horiekin defendatu du Andoni Alonso Musika Hamabostaldiko ordezkariak musikari gazteei eskainitako zikloa. Sei kontzertuk osatuko dute, eta hamasei musikarik hartuko dute parte; Musikeneko ikasleak dira hamalau, eta piano irakasleak beste biak.
Amets Hirukoteak —pianoa, biolontxeloa eta klarinetea— ireki zuen Interprete Gazteen zikloa, atzo, Beethoven, Muczynski eta Brahmsen lanekin. Gaur, bestalde, Antoine Flores (saxofoia) eta Alejandro Gwynn (pianoa) ariko dira Miramar jauregian, ziklo horri gordetako agertokian. Floresek azaldu du euren proposamena: «Bidaia inpresionista bat, jazzaren influentziekin izena jarri diogu programari. Askotariko errepertorioa da; Debussy, Ravel, Kassap eta Schulhoffen pieza bana joko dugu; saxofoirako eta pianorako idatzitako bi lan, eta saxofoi eta pianorako idatzitako bakarkako lan bana».
Saxofoi eta pianotik, klarinete eta pianora. Laura Garcia klarinete jotzaileak emango du kontzertua bihar, Amaia Zipitria pianoan lagun duela. Schumann, Debussy, Berg, Bozza, Lutoslawsky eta François konpositoreen lanekin osatu dute obren hautaketa, 125 urteko denbora tartean idatzitakoak, Garciak aipatu duenez. «Biko formazioaren tratamendua asko aldatuko da obra batetik bestera, baina baliteke entzulearentzat bigarren zatia atseginagoa izatea, ausartagoa den aldetik».
Egunez egun aurrera, ostegunean, hilaren 24an, Lur Laukotea ariko da; Ane Ibarra eta Unai Zelaia biolinistek, Alicia Alvarez biola jotzaileak eta Clara Muñoz biolontxelo jotzaileak osatzen dute taldea. Mendelssohn, Debussy, Dvorak eta Webernen lan bana joko dute. Laurek ahots batez aukeratu dute programa, Ibarrak argitu duenez: «Musikeneko lau urtetan egin dugun bidea irudikatuko dugu: Mendelssohnen freskuratik eta erromantizismotik, Debussyren kuartetoak adierazten duen etapa berri baten hasierara».
«Musikenen kanpoko ikasle asko ditugu, zorionez, eta aberastasun handia da guretzat». Hala aipatu du Miren Iñarga bertako irakasleak Claire Moncharmont harpa jotzaile frantziarra aurkezteko. Iñargak azaldu duenez, harpak tradizio handia du Frantzian, eta, beraz, ikasle zein irakasle asko handik datozela erantsi du. Javier Gonzalez irakaslea pianoan lagun duela, ostiralean emango du kontzertua Moncharmontek. Bach, Pierne, Txaikovski, Faure, Connesson eta Renie konpositoreen obrekin osatu dute Hamabostaldirako errepertorioa; harpako solisten artean «errepertoriko klasiko bat», Iñargaren arabera.
Egun Musikeneko irakasle diren askok euren bide profesionala ziklo honetan hasi zutela gogoratu du Iñargak. Eta, bide batez, ikasleak animatu ditu «musika profesionalaren bide eder baina zailean» jarrai dezaten.
Klasikoak garagardotan
Keler garagardo enpresarekin duen hitzarmena bide, Musikeler egitasmoa gertatu du hirugarren urtez Musika Hamabostaldiak. Antolatzaileen hitzetan, «klasikoaren estetika apurtu, eta lagun giroko garagardo artera eramatea da asmoa».
Bi kontzertu gertatu dituzte, Kursaalaren pareko Keler Espaziorako: ostegun honetan, Euria Hirukotea ariko da —Olatz Pinedak (oboea), Miguel Aierrak (klarinetea) eta Adrian Catalak (fagota) osatutako taldea da—, eta, ostiralean, Soinua Soinean bikotea, Inga Freyrsdottirek (flauta) eta Naia Membrillerak (perkusioa) osatutakoa. Azken honek zehaztu duenez, «musika garraiobide hartuta, Latinoamerikatik bidaia bat» proposatuko diote entzuleari; Piazzola eta Cervantes lako konpositore akademikoetatik, bertako musika tradizionalenera. «Ahal beste dinamismo eta kontraste erakusten ahaleginduko gara; zenbat musika ezberdin dauden helarazteko, zabalak eta ederrak denak».