Berriak zaharra ordezkatzea izaten da ohikoena. Baina salbuespenak egon badaude, eta horretaz jabetu zen Euskal Herriko Trikitixa Elkartea duela pare bat urte. «Konturatu ginen gaur egungo trikitilari profesionalen artean duela mende bateko soinuak erabiltzen zituztela oraindik ere», azaldu du Maider Jauregi Aranburu elkarteko kideak.
Soinu jakin bati buruz ari da Jauregi, Larrinaga-Guerrini etxekoez, hain zuzen. Instrumentu hori ardatz duen Pobrearen pianoa argazki liburua argitaratu dute berriki: ehun soinu ingururen argazkiak bildu dituzte —beste asko kanpoan utzi behar izan dituzte—, eta bakoitzaren azpian jaso dute norenak diren gaur egun, zeinenak izan ziren hasieran, eta zein tonotan afinatuta dauden. Joseba Tapia trikitilariak egin du hitzaurrea.
Marcelino Larrinagak eta Florentino Guerrinik elkarrekin sortutako soinuak dira lanaren ardatza. Larrinaga Eibarko (Gipuzkoa) erloju konpontzaile bat zen. Soinuak «kanpotik» ekartzen zituen, eta hauspoak jartzen zizkien, baita bere abizena ere. Denborarekin, soinuak osorik egiten hasi zen Larrinaga. Guerrinirekin elkartu eta batera lan egiten hasi zirenean sortu zituzten Larrinaga-Guerrini izenpean: Jauregik azaldu du ez dituztela data zehatzak topatu; Larrinaga 1912-1914 inguruan joan zen Donostiara, eta «uneren batean» Guerrinirekin elkartu zen. 1940 inguruan banandu, eta, Zarauzko Kellerren lan egin ondoren, AEBetara joan zen Guerrini; Larrinagak soinuak ekoizten jarraitu zuen, bakarrik.
Larrinaga-Guerrini tresnek soinu ezaugarri bereziak dituzte. Jauregiren esanetan, soinu horiek zituzten mihi moduko batzuetan datza gakoa. «Italiatik ekartzen zituzten, eta horiei esker soinu berezia, ona, ateratzen zuten: Bigarren Mundu Gerran Euskal Herrian egindakoak jartzen hasi ziren, ezin baitzituzten ekarri, eta horiek jada ez zuten sortzen aurrekoek zuten soinu bera».
Hain zuzen ere, horregatik segitzen dute bizi-bizi Larrinaga-Guerrini soinuek, Jauregiren ustez: «Bai diskoak grabatzeko, bai kontzertuetarako erabiltzen dituzte: oso aktibo dagoen eta, aldi berean, zaharra den instrumentua da». Kilometro batzuk egin dituzte errepideko joan-etorrietan: soinuak bilatzeko deialdia zabalduta, espero baino ale gehiago topatu dituzte Euskal Herriko txoko desberdinetan. Kepa Gonzalezek egin ditu erretratuak, eta soinu bakoitza bere habitat naturalean jaso nahi izan du.
Soinuak, eskuz esku
Modu horretara, hamaika istorio bitxi ezagutu dituzte bidaietan. Esaterako, harrituta gelditu ziren hamahiru Larrinaga-Guerrini dituen Azpeitiako (Gipuzkoa) bizilagun batekin eta, oro har, jendeak kontatutako istorioekin. «Aitonak gerra garaian trintxeran erabilitako soinua Venezuelan berreskuratu zuela kontatu zigun Mentxu Alkorta trikitilariak; besteren batek kale bazterreko antikuario batean lortu zuen berea. Soinu zahar hauek eskuz esku ibili dira batak besteari salduz, baina jendea jabetu da duten balioaz, eta geroz eta zailagoa da halakoak eskuratzea». Bidaion bidez jakin dute, era berean, Jazinto Rivas Elgeta zenaren (Donostia, 1906 - 1964) soinua daukala Iker Goenagak. Trikitilari ezagunen —Agus Barandiaran, Xabier Aburruzaga, Joseba Tapia...— eta partikularren soinuak jaso dituzte.
Hain justu, Koldo Izagirrek Elgetaren biografian idatzitako zati bat hartu dute izenbururako. Hala idatzi zuen Izagirrek: «[...] Ezaugarri horiek denek egin zuten esku-soinua herri xehearen tresna izatea. Esan ere, pobrearen pianoa esan izan zaio, eta hainbat bazterretako herri-musika garatzeko balio izan zuen [...]».
Materiala pilatzen ari zitzaien heinean, gero horiek liburuan nola ordenatu izan zuten zalantza. «Joseba Tapiak lagundu digu horretan. Gernikan badago soinu konpontzaile bat, Baraiazarra, eta harengana ere joan ginen galderak egitera». Horrela jakin dute zein aldaketa joan ziren eginez Larrinaga eta Guerrini, eta zeintzuk diren zaharragoak eta zeintzuk berriagoak. «Jabetu gara nola joan ziren aldatuz hainbat ezaugarri; baxuen kokapena, letra tipoa edota hauspoaren izkinetako edergarriak, esaterako».
Baina beste arazo bat ere izan dute sailkatze horretan: «Soinua erabilgarri mantentzeko gehienek hauspoa eta teklatua aldatuak dituzte, baina batzuek soinuaren berezko ezaugarriak ere aldatu dizkiete». Aurkitu dituzten soinuen baldintzak ere ez dira beti onak izan: aurkitu dute soinurik ateratzen ez duenik ere.
Ehundik gora soinu bildu dituzte liburuan, baina kanpoan utzi dituzte asko, itxura antzekoa zutenak. Ez dakite zenbat Larrinaga-Guerrini ekoiztu zituzten, baina soinu bakoitzari jarri zieten erregistro zenbaki bati esker, badakite milatik gora direla: Tapiak etxean du 1.022 zenbakia duena.