Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Elkartasun hitzorduak ugarituz doaz EHZren alde

$
0
0

Elkartasun erauntsia lemapean, EHZren aldeko ekinaldiak ugarituz doaz. 22. jaialdia ezeztatzen zutela iragarri zuten atzo arratsalde hasieran, eta, ordutik, EHZ antolatzen duen laguntzaile taldeak egin laguntza eskaera erantzuna alde guztietatik jasotzen ari da. Atzo gauean bertan Ttattola gaztetxeak antolatu bazuen besta, arratsalde honetan Kanboko Emaitza gaztetxeak du hartu lekukoa. Irlandako bake prozesuan eztabaidarekin hasi dute ekitaldia. Arratsalde bukaerako aperitifa alaitua eskainiko du Momo koralak. Arratsean, berriz, kontzertuak Rukula eta Zezenaren taldearekin. Eta, gaua bukatzeko, karaokea.

Bihar, berriz, Donostiako Le Bukowskik 11:30ean finkatua du ordua. Mursego, Amorante, Napoka Iria, Anari, Morau, Jon Basaguren, Joseba B. Lenoir, Lumi eta Pelax & Trenor taldeek dira aritzekoak EHZren alde.

Berri Txarrak taldeak, berriz, saldu 6 latako kutxen etekinak (kutxa bakoitzean sinatutako lata bana) ehzfestibala-ren alde izanen direla iragarri du.

Badira, bestalde, bestelako elkartasun eskukaldiak ere. Hatortxu Rockekoek batzarra Lakuntzan eginik goizean, muntaketarekin hasteko, taldetxo batek Lekorneko bidea hartu zuen. Gasteizko Zaharraz Harrok ere bideotxo bat bidali die. Lekorneko Garroako gazteluko desmuntaketa kasik bururatua dutela iragarri dute arratsaldean EHZrekoek.

Bestalde, EHZko sarrrera ordaindu eta dirua itzultzea nahi dutenentzat, astelehenetik goiti dirua eskuratzen ahalko dutela iragarri dute EHZkoek. Sareen bidez jakinaraziko dute nola egin. Zorrak direla eta, ahal dutenen kasuan "elkartasun erauntsiaren baitan, ekarpen bat egiteko manera izan daiteke txartelaren dirua".


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik