Malstrom hirukote alemaniarrak irabazi du Getxoko 41. Nazioarteko Jazzaldiaren taldeen lehiaketa. Rock gogorretik free jazzeraino doan musika esperimentu gisa definitu du jaialdiak taldea, eta egungo jazzaren askotariko estiloetan sakondu duela txalotu du. «Rock progresiboaren banden soinua (esaterako, Dream Theatre eta Tool), Steve Coleman eta John Zornen eragina duten jazz erritmoekin nahasten dute». Horrenbestez, Malstromi lehen saria ematea erabaki du jaialdiko epaimahaiak: 3.750 euro jasoko dituzte Salim Javaid saxo jotzaileak, Axel Zajac gitarristak eta Jo Beyer bateria jotzaileak, eta disko bat grabatuko dute. Halaber, Lovainako (Belgika) B-Jazz jaialdian ere parte hartuko dute —Getxon jotzeko aukera ere irabazita, kontzertua eman zuten herenegun, jaialdiaren azken egunean, Chucho Valdes piano jotzaile kubatarraren aurretik—.
Epaimahaiaren bigarren saria, berriz, Sun-Mi Hong Quintet taldearentzat izan da. Izaera liriko handia duten melodiak dira taldearen ezaugarria, jaialdiak azaldu duenez. Sun-Mi Hong bateria jotzaile korearrak gidatzen du boskotea; Amsterdamen askotariko jatorria duten musikariak ezagutu, eta taldera bildu zituen —Young-Woo Lee pianista, Alistair Payne tronpetista, Brodie Jarvie kontrabaxu jotzailea eta Nicolo Ricci saxo jotzailea dira gainerako taldekideak—. Hain zuzen, Alistair Payne tronpeta jotzaileari Bakarlaririk onenaren saria eman dio epaimahaiak. 1.500 euro jasoko ditu taldeak sari gisa, eta beste 750 Paynek.
Publikoaren sariak
Publikoak ere zein musikari saritu aukeratzen du Getxoko Jazzaldian, eta, aurten, talde berean geratu dira ikus-entzuleen bi sariak. Hain zuzen, Claudio Jr. de Rosa Jazz Quartet izendatu du publikoak jaialdiko talderik onena, eta taldeko burua, Claudio Jr. de Rosa piano jotzailea, musikari onena.
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egin dute aurtengo Getxoko jazz jaialdia.