Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'How We Did Get So Dark?'

$
0
0
Royal Blood bikote ingelesak lehenengo diskoarekin hainbat sari irabazi ditu, eta mundu osoan izen handiko taldeekin batera aritu da zuzenekoak eskaintzen, baita areto garrantzitsuak leporaino betetzen ere. How We Did Get So Dark? bigarren lana dakarte besapean oraingoan, eta hau ere ez da atzean gelditzen, euren rock doinuak blues, garage, stoner, psikodelia eta antzeko estilo ezberdinekin horren modu berezian bateratzen baitituzte, ongi zaindutako melodiak osatuz, abesti on bezain itsaskorrak eginez. Diskoaren izen bereko abestiarekin indartsu hasten da lana, eta ez du azken akordera arte galtzen, azken boladan sortu den rock banda esanguratsuenetako bat dela garbi erakutsiz. 2017ko ezinbesteko bat, zinez.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik