Erresuma Batuko bi kantari izan dira protagonista 59. Grammy sarietan: Adele eta David Bowie zena. Biei eman dizkiete bosna sari. Adelek bigarren aldiz irabazi ditu hiru sari nagusiak: urteko disko onena, pop tradizionaleko ahots disko onena eta urteko grabazio onena. 28 urte ditu, eta lehen kantaria da hiru sari horiek bigarrenez lortzen dituena.
25 diskoari esker jaso ditu sariok. Horiez aparte, urteko abesti onenarena eta bakarkako pop emanaldi onenarena harentzat izan dira.
David Bowie izan zen beste protagonista. Iazko urtarrilean hil zen, baina bost sari eskuratu ditu bart: besteak beste, rock abesti onenarena (Blackstar), rock emanaldi onena eta musika alternatiboko disko onena. 1984az geroztik Grammyrik irabazi gabea zen Bowie.
Izan dira saritu gehiago: Chance the Rapperrek rap disko onenarena, artista berri onenarena eta rap emanaldi onenarena jaso ditu.