Norabide zehatzik gabe du izena Donostiako Okendo kultur etxean abiatu berri duten erakusketak. Sophie Cohen Scali (Casablanca, Maroko, 1964) eta Jean Louis Tartas (Clairac, Frantzia, 1962) artisten margolanak eta eskulturak batu dituzte; 50 pieza inguru. Guztiek dute oinarrian bidaiaren ideia, zentzu zabalean ulertuta: halabeharrak bultzatutako bidaiariak dira batzuk, nahita ekiten diotenak beste batzuk; bidaia prozesu intimo gisa planteatzen dutenak zein ikuspegi orokorrago batetik egindakoak, natura ardatz hartuta. Martxoaren 25era bitartean egongo da ikusgai, eta bi bisita gidatu programatu dituzte: bihar eta martxoaren 17an, biak 19:00etan.
Cohenek eta Tartasek nork bere ibilbidea egina du, «nork bere bidaia» bizitzan eta artean, Cohenek azaldu duenez; bidaia bizitzatik banaezina den zerbaiten gisara irudikatu dute. Erakusketan agerikoak dira, dena den, bidaiaren bi ikuspuntu desberdin, aldi berean, bat egiten dutenak. «Ia hiru artistak egina balitz bezala da», nabarmendu du Cohenek. Marokoarrarenak dira margolanak; frantziarrarenak burdinazko eskulturak; barkuen instalazioa, aldiz, elkarrekin landu dute.
Natura du inspirazio iturri Cohenek. Desertuko koloreak dira nagusi haren margolanetan; marroiak, arrosak, grisak, urdinak, denak tonu apaletan. «Ez ditut erabili naturan ohikoak diren berde indartsuak». Bidaia naturaren mugimenduarekin, bidearekin, identifikatu du, batik bat. Naturan aurkitzen dituen lerroak paperera eraman ditu, elementu guztien inguruak markatuz. «Lekuak behatzen ditut, paisaiak, baina ez dut bertan margotzen; tailerrera joan eta beste zerbait ateratzen da».
Zuhaitzak eta harriak, etxe
Naturako elementuak dira margolan guztien protagonista; zuhaitzak eta harriak agertzen dira ia guztietan. Gutxitan irudikatu ditu pertsonak, herriak edo hiriak bere horretan, baina, iradoki, askotan. «Te poltsek etxe forma dute, eta, nolabait, pertsonen marka sartu nahi izan dut, pertsonarik marraztu gabe», azaldu du. Etxearen figura betetzen dute maiz zuhaitzek eta harriek ere, adar batean zintzilik ageri den harriaren margolanean, esaterako.
Bidaia zentzu intimoago batetik irudikatu du Tartasek, burdinazko eskulturen bidez. Pertsonak irudikatu ditu, egoera desberdinetan, baina, era batera edo bestera, guztiak mugimenduari lotuta, gizakiaren bidaiatzeko grinaren isla. Apaingarri askorik gabe egindako pertsonak dira; gehienetan biluzik irudikatu ditu, luze eta mehar. Hala, jarrerek eta keinuek indar handia hartzen dute. Zenbait piezatan arrautzak ageri dira pertsonekin batera; azaldu duenez, bizitzaren sinbolotzat ditu. Horietako batean, arrautza handi bat darama bizkarrari lotuta gizon batek; hain da handia, ezen erdi makurtuta ari baita ibiltzen, bizitzaren zama jasatea kostako balitzaio bezala.
Tartasen eskulturarik deigarriena, beharbada, erakusketaren sarreran bertan jarritako bat da, Gizona eta maleta izenekoa. Azaldu duenez, Europan gertatzen ari den errefuxiatuen drama irudikatu du horrekin; maleta handi eta pisutsu bat kostata daraman pertsona bat.
Horrekin guztiz lotuta, lehen begi kolpean arreta gehien erakartzen duen pieza dago: barkuen instalazioa. Ez da erakusketara sartu bezain pronto ikusten, horma baten atzean baitago, baina aretoan espaziorik handiena horrek hartzen du. Bost bat barku dira, paperez eginak, eta haur txikiak eramateko kotxeen gurpilen gainean jarri dituzte: «Ibiltzeko beste modu bat da, bizitzako lehen pausoak horietan ematen dira». Elementu askok egiten dute bat pieza horretan. Batetik, barkuak mugitu egiten dira, olatuen gainean egongo balira bezala, ekaitzak jotako itsasoan. Bestetik, egunkari orriekin egin dituzte barkuen zati batzuk, gaurkotasuna sinbolizatzeko —kanpotik zuriak dira, baina barrura begiratuta sumatzen dira—. Koloreak ere badu zeresana: «Zuria itxaropenaren kolorea da, baina kultura batzuetan heriotzarena ere bada». Era berean, pertsonen aurpegiak irudikatu dituzte itsasontzi baten haize oihaletan. Indar berezia dute instalazio horri begira dauden beste bi piezak: Gizon sumindua eta Emakume sumindua dute izena, eta amorrua darie haien jarrerei.
Historian gizakiak izan duen mugimendurako grina jaso du beste pieza askotan Tartasek. Hegan egiteko grina da horietako bat: Printze txikia izenekoak Antoine de Saint-Exuperyren ipuina dakar gogora. Baina haur bat izan beharrean, pertsona nagusi bat ageri da, helize eta guzti, helikoptero itxura eman dion kutxa batean. «Umorea erabiltzen du sarri, pertsona egoera irrigarrietan jarriz zenbaitetan, zinismo puntu batekin besteetan», azaldu du Cohenek gaztelaniaz, Tartasek esandakoak itzuliz.
Hamaika interpretazio
Maiz errepikatu du Cohenek bere margolanak hamaika modutara interpreta daitezkeela. Kontatu du nola egon zen behin andre bat lan bakar bati begira, luzaro. Hondartzara ematen duen pasarela bat dirudi, eta, aldi berean, erreka bat dago beste aldean. «Harengana hurbildu, eta kontatu zidan arte modernoak ez diola ezer berezirik esaten orokorrean, baina koadro horrek bazuela zerbait: emagina zen, eta egunerokoan ikustea tokatu zitzaion bizitza eta heriotza irudikatzen zituen hark».