Lekua: Bilboko Kafe Antzokia.
Eguna: Ostegunean, 21:00etan. Aurretik, Anje Duhalde ariko da.
Orain dela hiru urte izan zen azkenekoz John Hiatt (Indiana, AEB, 1952) Euskal Herrian, eta orduko hartan zapore oso ona utzi zuen zaleen artean. Orain, berriz, rock amerikarraren ikur nagusietakoa bilakatu dena disko berriarekin dator: Terms of my Surrender, ibilbide luzeko 22. lana.
Haren izena publiko zabalarentzat oso ezaguna ez izan arren, Hiattek arrasto sakona utzi du rock sustraidunaren jarraitzaileen artean Hangin' Around the Observatory diskoarekin (1974) plaza publikora atera zenetik. Musikariek beraiek maitatu izan baitute haren lana, bere kantuekin hainbatek (Bob Dylan, Willy De Ville, Linda Ronstadt, B.B. King, Emmylou Harris), eginiko moldaketek erakusten dutenez. Gurean ere, Hiatten bertsioa egin zuen Pettik Awañak zuzeneko diskoan (Have a Little Faith on Me / Izan fedea nigan).