Diskoetxea: Eten / Arto Artian.
Hardcore estiloa nabarmen errotu zen gurean 1980ko hamarkadaren amaieran, eta batez ere 1990eko urteetan. Hala, Andoain, Laudio, Tolosa… eztanda horren gune garrantzitsuak bilakatu ziren. Harrezkeroztik, -core atzizkia nonahi irakurri eta entzun dugu, eta, sarritan, proposamen azkar, zaratatsu, pisutsu eta mugiezinekin lotu da, baieztapen taliban hori txikitzeko hamaika adibide heterodoxo eta aurrerakoi dauden arren, Big Boys, Minutemen, Victims Family, Nomeansno, Dog Faced Hermans edo BAP!!, besteak beste.
Bada, Eten bikote (gitarra eta bateria) bizkaitarraren bosgarren grabazioa esparru bihurgunetsu eta arantzadun horretan kokatzen da; hots, hardcore esparrua itogarriegia bihurtzen den zulo sakon bezain oparoan.
Hala, barATXuriaren dantza kantuan Minutemen hirukotearen eraginak nabaritzen badira gitarretan —Ibon Rodriguez gitarra eta abeslariaren esanetan, «munduko talderik onena»—, bi zatitan banatzen den ATX doinuan esperimentazio zantzuak antzematen dira ahotsetan eta egituran. Bizitzaren esparru guztiak, pribatuenak ere, politika direla aldarrikatzen du doinu horrek: «Zure ametsak politikoak dira». Bateriak bultzatutako Leopoldoren mATXetea kantu azeleratu eta urgentziazkoan ere agertzen dira ahots-esperimentuak, Leopoldo Maria Paneroren Dedicatoria poeman oinarritua.
Zantzu primitiboagoak ere azaltzen dira diskoak gordetzen duen sonoritate espektro zabalean: MakinATXo bat gorpuzki kantuan The Ex-i lapurtutako post-punk afrikanistaren oihartzunak azaleratzen dira, soinu-geruza artetik, eta mATXitxakoko porrusalda pieza berea egingo luke Akauzaztek. Halaber, fATXA al zara kantuan, aipatutako Dog Faced Hermans-en folk-core-a datorkit burura (tartean, The Ex-eko Andy Moor), haize instrumentua dirudien tramankulu elektronikoaren ondorioz.
Grabazioak 13 kantu biltzen ditu, gehienak bi minutu ingurukoak, bat izan ezik, izotza dATXekio, bost minutu eta erdi irauten duena: jazz ukitu inprobisatuak gordetzen ditu, diskoan jasotako piezarik esperimentalena da, baina era berean, iradokitzaileena. Estropezuka egiten du aurrera, isilune eta oldarraldien bitartez.
Finean, ez da disko erraza, baina hardcore diskoa dela esateak iragar dezakeen errazkeria aise gainditzen du, bestelako soinu-eremu esperimentalagoetan jauzi eginez; txATXuaren kalejira diskoko azken kantua entzutea baino ez dago.
Bukatzeko, halabeharrez aipatu behar da Tzesne musikariaren eskua, grabazio osoari bere brotxa pasatu baitio: ahalegin hori ezinbestekoa izan da diskoa eremu sailkaezinetara eramateko. Ausartzen al zara edo fatxa al zara?