Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Bost film gehitu dira Sail Ofizialeko zerrendara

$
0
0
Donostiako 64. Zinemaldiak bost film gehitu ditu Urrezko Maskorra lortzeko lehiara. Baltasar Kormakurrek, Lee Sang-ilek, Bartosz M. Kowalskik, Emiliano Torresek eta Feng Xiaogangek beren azken lanak aurkeztuko dituzte Sail Ofizialean.

Lee Sang-ilen filmek Japoniako zinema akademiaren aitortza jaso dute behin baino gehiagotan, eta Hula Girls (2006) filma Oscar sarietan Japonia ordezkatzeko hautatu zuten. Ikari / Rage bere laugarren filma Donostian aurkeztuko du, eta mesfidantzari buruzko istorioa kontatzen du. Baltasar Kormakur ere zinemagile ezaguna da; iaz, Veneziako zinema jaialdia inauguratu zuen Everest filmarekin. 2001ean, Hafid / The Sea aurkeztu zuen Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta, aurten, Eidurinn / The Oath-ekin lehiatuko da. Wo Bu Shi Pan Jinlian / I Am Not Madame Bovary alegia garaikidea aurkeztuko du, aldiz, Feng Xiaogangek. Txinako hautagaia izan zen Oscar sarietan, Aftershock (2010) filmarekin, eta AEBetako hainbat produkziotan hartu du parte.

El invierno, ordea, Emiliano Torresen lehen zuzendari lana da, gidoilari eta zuzendari laguntzaile lanetan aritu ostean, eta Okzitaniako Tolosako Zinema Eraikitzen sailean saritu dute aurten. Bartosz M. Kowalskik ere bere lehen fikzioko filma aurkeztuko du, Plac zabaw / Playground, HBO telebista katerako bi dokumental grabatu ondoren. Oraingoz, Sail Ofizialean lehiatuko diren 22 film ezagutzen dira, eta horietako sei opera prima-k dira.

Zuzendari Berriak sailak ere opera prima-k eta zuzendarien bigarren lanak biltzen ditu, eta beste bi film gehitu ditu bere aukerara. Martijn Maria Smits Waldstille bere bigarren film luzearekin lehiatuko da, eta Vallo Toomlak, berriz, Teesklejad / Pretenders bere lehen lana aurkeztuko du. Guztira, hamasei zinemagile arituko dira Kutxabank-Zuzendari Berriak saria lortzeko lehian; zuzendari irabazleak eta filmaren banatzaileak 50.000 euroko diru saria jasoko dute.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik