Txillida Lekuren erosketan parte hartzea baztertua du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Museoa berriro irekitze aldera, baina, beste bide batzuk aztertzeko prest dagoela azaldu du orain. Diputatuen Kontseiluak oniritzia eman zion atzo Denis Itxaso Kultura diputatuak auziaren inguruan egindako proposamenari. Museoa atzera irekitzeari begira, erosketaz «beste egoera eta aukera batzuk» aztertzearen alde egin du horrela foru aldundiak, ohar baten bidez jakinarazi duenez.
EAJren eta PSE-EEren foru gobernuak joan den irailean adostutako Plan Estrategikoan Txillida Leku berriro zabaltzeko helburua jasota dagoela gogora dakar oharrak, «Eusko Jaurlaritzarekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean». Foru aldundiaren «aurrekontu mugapenak eta agintaldi honetan hartutako finantza konpromisoak kontuan hartuta», ordea, erakundeak baztertu egin zuen erosketan parte hartzeko aukera. Orain, zentroa atzera irekitzeko helburua betetze aldera, beste bide batzuk aztertzearen alde egin du, «Gipuzkoarentzat onargarriak izango diren premisetatik abiatuta». Horretarako, Eusko Jaurlaritzarekin eta Txillida-Belzunze familiarekin berriz negoziatzeari ekingo zaiola iragarri du, horiek «interesa izan dezaketen beste erakunde eta eragile batzuetara ere zabalduta». Denis Itxasok gidatzen duen Kultura Departamentuak hartuko luke bide horiek aztertzeko ardura.
Desadostasun iturri
2000. urtean zabaldu zuten Eduardo Txillidaren obra gordetzen duen museoa, eta hamar urtera itxi, eskultorearen familiak ezin zuelako ekonomikoki mantendu. Ordutik, negoziazioetan jardun dute familiak eta erakunde publikoek, baina ez dute lortu irtenbide bat adosterik.
Joan den astean, baina, akordioa gertu egon zitekeela iragarri zuen, ezustean, Eusko Jaurlaritzak; «inoiz baino gertuago», Joxean Muñoz Kultura sailburuordearen hitzetan. Adierazpenok egin eta hiru egunera, iragan ostiralean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, ohar baten bidez, jakinarazi zuen foru aldundiak ez zuela parte hartuko erosketan. Negoziazioetan mahai gainean jarritako diru kopuruen berri eman zuen: instituzioek 100 milioi euro jarri beharko zituzten akordioa ixteko, Jaurlaritzaren eta foru aldundiaren artean erdibana ordainduko zirenak. Hain zuzen, berak gidatzen duen instituzioari 50 milioi euroko ekarpena egitea «ezinezkoa» zitzaiola esan zuen ahaldun nagusiak.
Zalaparta eragin zuen albisteak, baita desadostasunak ere foru gobernuaren barruan. Izan ere, ahaldun nagusiaren erabakiaren aurka mintzatu zen Itxaso Kultura diputatua, «arinegi» hartutakoa zela iritzita. 50 milioi euroko kopurua orain urtebetetik jakina zela gaineratu zuen, eta hura onartzea ezinezko ikusten bazen ez zitzaiela «negoziazioei soka eman behar». Txillida familia, berriz, «harrituta» agertu zen, eta gehitu zuen «etorkizunean akordiorik lortzeko edozein aukera ezinezko» egiten duela. Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzak ere bertan behera utzi du asteon erosketaren aukera.
Iragan asteazkenean bilera egin zuten Itxasok eta Olanok, eta badirudi auzia bideratzeko modua aurkitu dutela. Ikusteko dago negoziazioek zer emango duten.