Pixkanaka, Donostiako 64. Zinemaldian ikusi ahalko diren hainbat filmen izenak ari dira jakinarazten jaialdiaren antolatzaileak. Sail Ofizialean Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango diren hirurenak iragarri zituen Jose Luis Rebordinos jaialdiko zuzendariak atzo, Madrilen, Espainiako Arteen eta Zientzia Zinematografikoen Akademian egindako aurkezpenean. Alberto Rodriguez, Rodrigo Sorogoyen eta Jonas Trueba zinemagile espainiarren lan berriak Kursaaleko pantaila handian erakutsiko dituzte, irailaren 16an hasi eta 24ra bitarte iraungo duen emanaldi sortan.
Laugarren aldia izango du Donostiako jaialdian Alberto Rodriguezek. Bere lehen lana, El factor Pilgrim, Zuzendari Berriak sailean aurkeztu zuen 2000. urtean, eta, handik bost urtera, 7 vírgenes lanarekin itzuli zen —filmeko protagonistak, Juan Jose Ballestak, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen—. Orain dela bi urte harrera ona izan zuen Sail Ofizialean aurkeztu zuen La isla mínima-k ere, aktore onenaren saria (Javier Gutierrez) eta argazkiarena lortu zituena. Orain, El hombre de las mil caras filmarekin bueltatuko da lehiara, Espainiako zerbitzu sekretuetako Francisco Paesa espioiaren bizitza oinarri duen filmarekin.
Zinemaldian lehen aldiz izango dira, berriz, Rodrigo Sorogoyen eta Jonas Trueba madrildarrak. Que dios nos perdone aurkeztuko du Sorogoyenek, 2011ko Madrilen; M-15 mugimenduaren eta Aita Santuaren bisitaren testuinguruan kokatu duen thriller-a da. Truebak, berriz, elkar ezagutu eta hamabost urtera berriro topo egin duen bikote baten harremanean arakatu du La reconquista lanean. «Film handiak ekoizpen txikiagoekin nahastea maite dugu», azaldu zuen Rebordinosek, Truebarena «lan txikia eta intimoa» dela gaineratuta.
Sail Ofizialean ere, baina lehiaz kanpo, beste hiru izen aipatu zituen. Batetik, emanaldi berezien barruan, Zinemaldiko zuzendari izandako Diego Galanen Manda huevos, eta Jo Sol zinemagile katalanaren Vivir y otras ficciones erakutsiko dituzte. Eta, bestetik, joan den astean iragarri bezala, A Monster Calls, Juan Antonio Bayonaren azken lana ere eskainiko dute, Donostia Saria jasoko duen Sigourney Weaver aktorea protagonista duena. Rebordinosen ustez, «izugarri lan ederra da, indartsua eta oso hunkigarria».
Sail Ofiziala «ia erabat itxita» dutela azaldu zuen jaialdiko zuzendariak, 22 lan bilduko dituela, eta horietatik, 16 edo 17 lehiatuko direla Urrezko Maskorragatik. Zinemaldian ikusiko diren filmen artetik, Espainian ekoitzitako lanak aurkezteko agerraldia izan zen atzokoa, eta Rebordinosek aitortu zuen «iaz erratu» egin zirela Sail Ofizialean halako sei film sartuta; aurten, gehienez ere, hiruzpalau lan aukeratzearen alde egin dutela gehitu zuen.
Euskal ekoizpenak
Euskal ekoizpen batzuen izenak ere eman zituzten jaialdiko arduradunek. Horien artean dago Koldo Almandozen lehen lan luzea, Sipo Phantasma (Ontzi fantasma). Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dute zinemagile donostiarraren filma, eta beraz, saria irabazteko hautagaietako bat izango da. Izan ere, lehenbizikoz lehiazkoa izango da sail hori. Madrilen izan ziren atzo Almandoz bera eta Marian Fernandez ekoizlea. Rotterdamgo jaialdian estreinatu zen lana, eta Buenos Airesekoan erakutsi zuten gero. Itsas bidaiak egiten dituen ontzi batean girotu du lana zinemagileak, baina askotariko istorioak bildu ditu: hondoratze, mamu, zinema, amodio eta banpiro istorioak.
Zabaltegi-Tabakalera atalean, euskal zinemagileek ondutako beste bi lan ere izango dira ikusgai: Mikel Rueda zinemagile bilbotarraren Caminan (Bidean) eta Las chicas de Pasaik kolektiboko Maria Elorzak eta Maider Fernandez Iriartek zuzendutako Gure hormek / Our Walls film laburrak. Rueda 2010ean ere izan zen Zinemaldian; Saturrarango kartzelan preso izan zituzten emakumeen testigantzetan oinarritutako Izarren argia filma erakutsi zuen orduan Zuzendari Berriak sailean. Errepide bat, eta gauza beraren bila dabiltzan bi pertsonaia bakarti ditu oraingoan bere lanaren ardatzak. Elorzak eta Fernandez Iriartek, berriz, beren etxeko hormak hartu dituzte abiapuntu, «emakumeen esparruari buruzko gogoeta zolia» egiteko.
Beste euskal ekoizpen bat, Kalebegiak, Belodromoan estreinatuko dute. Donostia 2016 Kultur Hiriburutzak sustatutako proiektua da, eta hamabi zinemagilek parte hartu dute: tartean, aurrez aipatutako Almandoz eta Las chicas de Pasaik kolektibokoak. Donostia inspirazio iturri modura hartuta, film labur bat ondu du zuzendari bakoitzak, eta guztiak elkartuta osatu dute lana. Parte hartu duten beste zinemagileen artean daude, besteak beste, Asier Altuna, Borja Kobeaga, Telmo Esnal, Isabel Herguera, Ekain Irigoien, Julio Medem, Izibene Oñederra, Gracia Querejeta eta Imanol Uribe.
Horizontes Latinos saileko titulu bat ere eman zuten: iazko Zinema Eraikitzen saileko irabazlearen lana ikusi ahal izango da, Eliane Cafferen Era O Hotel Cambridge. Perlak sailean, berriz, Pablo Larrainen Neruda emango dute.
Eta, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan erakutsiko diren filmen artean, bi labur aurreratu zituzten: Take Away, Jorge Cantos Madrilgo ECAM eskolako ikaslearena; eta Celebració / Celebration, Pompeu Fabra Unibertsitateko Pau Cruanyes eta Gerard Vidal ikasleena.