Josetxo Moreno (Iruñea, 1954) Golem zinema banatzaileko sustatzaile eta zuzendarietako bat hil zen igande goizaldean, Iruñean. Ohiko film komertzialetatik haratago, Iruñean bestelako zinema eskaintza beharrezkoa zela irizten zion Morenok. Hala, 1980. urtean, Golem enpresa eratu zuen, eta horrenbeste atsegin zituen film ez-komertzialak bere zinema aretoetan ikusteko aukera eman zuen. Iruñeko Donibane auzoan dagoen Golem Yamaguchiko lau aretoak erreferente bilakatu dira autore zinema ikusi nahi dutenentzat.
Egun, Golem Exhibicion enpresak 42 pantaila ditu Iruñeko, Bilboko, Madrilgo eta Burgosko (Espainia) sei zinematan. Enpresaren helburuetako bat zuzendari berriak ezagutaraztea da. Horregatik, aretoetan filmak erakusteaz gain, Euskal Herriko zinema banatzailerik garrantzitsuenetakoa ere bada. Ohiko sareetan tokirik ez duten zuzendari horien lanak eskaintzen dituzte euren aretoetan.
Hala, azken 30 urteetan egindako ibilbidean, Morenok eta bere lantaldeak orokorrean ikusleentzat ezezagunak ziren ekialdeko zinemagileak ezagutarazi dituzte, besteak beste; tartean, Zhang Yimou, Ang Lee, Hirokazu Kore-Eda eta Takeshi Kitano. Lars von Trier, Michael Haneke, Robert Gediguian eta Lauren Cantet bezalako sortzaile europarren filmak ikusteko aukera ere beti izaten da Golem Exhibicionen aretoetan. Atzerriko sortzaileez gain, Morenok begirune berezia izan zien Euskal Herriko zinema zuzendariei. Hala, besteak beste, Montxo Armendariz, Julio Medem eta Imanol Uriberen filmak programatzen zituen.