Egia da taldeen etengabeko itzuleren garaian dagoela aro postmoderno amaiezina, eta nekagarri ez ezik sarri kamuts ere suertatu ohi direla garai hobeen nostalgiaz egindako saiakera horiek. Onenak aspaldi eman zituztenen multzo zabal horretan koka liteke The Monkees Los Angelesko (Kalifornia, AEB) talde beteranoa —1966 eta 1971 bitartean osatu zuen lehen etapa aktibo, emankor eta arrakastatsua—. Hogei urtez diskorik plazaratu gabe egon ondoren —Justus izan zen azkena, 1996an— eta haien ibilbideak mende erdia atzeman duenean kaleratu dute tximu popzaleek Good Times! lana.
Izenburuan berean azaldu dute Micky Dolenzek (bateria, ahotsa), Mike Nesmithek (gitarra, ahotsa) eta Peter Torkek (baxua, teklatuak) berentzat behintzat garai onak direla, eta, Davy Jones zena —kantaria, 2012an zendua— gogoan izanik, beren ibilbide luzeko diskorik aipagarrienetako bat ondu dute. Iragan berri den ostiralean plazaratu zuten hamahiru kantuz osaturiko lan hori mundu zabalean (Rhino, Warner Bros).
Diskoa irregularra da, nahiz eta pop, power-pop, rock eta country-rock pieza oso estimagarriak landu dituzten. AEBetako The Beatles izateko asmotan sortu zen taldea 1960ko hamarraldiaren erdialdera egin zen ezagun, telebistako telesail baten bitartez —egun bizirik diren hiru kideak dira aktoreak—, baina baita hastapenetan kantu gozagarri asko sortu zituztelako ere. Oraindik ez zaie itzali sorkuntzarako txinparta hori, eta aldi berean alaitsua eta malenkoniatsua den disko bat ondu dute.
Laguntzaile zahar eta berri
Beraiek sorturiko piezak badira, baina baita lagun zaharren bertsio eraberrituak ere, eta egungo hainbat sortzaile gustuko eta lagunen konposizio eta hitzak ere bai: besteak beste, Benjamin Gibbard (Death Cab for Cutie), Rivers Cuomo (Weezer), Andy Patridge (XTC), Noel Gallagher (Oasis) eta Paul Wellerrenak.
Diskoari izenburua ematen diona Harry Nilsonen kantu ezagunaren moldaketa da; lanaren amaieran, berriro garai onen aldarria egiten dute, I Was There (And I'm Told I Had a Good Time) izenekoa baita Dolenzek berak Adam Schlesingerrekin batera —Fountains of Wayne power-pop taldearen sortzaileetako bat— idatziriko pieza. You Bring The Summer (Andy Patridge) eta She Makes Me Laugh (Rivers Cuomo) ere nabarmentzen dira, power-pop osagai behinen eta ederrenetakoak biltzen baitituzte.
Baina ez dira power-poparekin soilik elikatzen The Monkees taldekoak, eta bestelako generoei ere leku egin diete. Gotta Give It Time eta Whatever's Right-ek arrakasta izango zuten 1960ko urteetako edozein dantzalekutan, eta egun hain gutxi entzuten diren ahots jokoak estimatzeko balio dute; Benjamin Gibbardek Me & Magdalena alt-country eta folkbalada bat, oso Wilcoren erara emana; eta Gallagher-Weller bikoteak idatzi dizkie Birth of an Accidental Hipster kantuaren hitzak, disko guztiko rockzale eta oldarkorrena. Love To Love eta Little Girl Neil Diamondek sortuak dira. Disko polita eta gozagarria.