Melodia on bat, denboran iraungo duten horietako bat osatzeko gaitasuna erakutsi du beti Paul Collins estatubatuarrak. The Nerves eta The Beat taldeekin power-poparen aita ponteetako bat izan zen 1970eko hamarkadan, eta gerora bakarka egin duen ibilbidean ere pop kantu indartsuak egiten maisua dela erakutsi du behin baino gehiagotan. Bere azkeneko diskoetan (Feel the Noise, King of Power Pop, Ribbon of Gold) mailari eutsi dio, melodia ederrak, konponketa dotoreak eta freskotasuna uztartuta.
Euskal Herrira dakarren birak aitzakia polita du. 1980ko hamarkadan grabatu zituen bi disko nabarmen berrargitaratu berri dituzte: To beat or Not to Beat eta Long Time Ago. Kontzertuetan, gainera, ez dira faltako haren klasiko handiak, Rock & Roll girl eta The Kids Are The Same.