Donostiako Udaleko, Gipuzkoako Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkari ugarirekin batera, euskal kulturaren eta politikaren munduko jende ezagun ugari bildu zuen atzo arratsaldean Tabakalerako plaza estalian —Urko Aristi kazetariak gidaturik— egin zen irekiera instituzionalak.
Lehenik «amets bat» izan zena gaur egun «azpiegitura bat» eta «etorkizunerako proiektua» dela esan zuen ekitaldian Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, eta proiektu hori «nazioartekoa eta Euskadin errotua» dela, balio horiek elkarren osagarri eta aberasgarri direla iritzia. Horrez gain, gogora ekarri zuen «Euskadi», bertara etorritako turisten %77ren ustez, «leku bakar eta berezia» dela, eta kultura iruditzen zaiela alderdirik nabarmenena uste hori dutenei. «Tabakalerak erakargarria izan behar du», Urkulluren ustez. «Beste motor bakar eta berezi bat bihurtzea dagokigu».
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren ustez, «herri proiektua» da Tabakalera, eta kultur industriari elkarlanerako deia egin zion. Erakundeen ardura ez dela amaitzen eraikineko lanekin batera esan zuen, «nahiz eta horretara denon artean 50 milioi eurotik gora bideratu»; Olanorentzat, Tabakalerak «herritarrengan benetako eragina» izatea «erronka pertsonala» izango da.
Eneko Goia Donostiako alkateak nabarmendu zuen Tabakalera ez dela soilik Donostiako proiektu bat, herrialde osoarena baizik, eta harridura sortuko duela «bere indarrarengatik eta bere erakarmenarengatik». Jendearentzat, «Donostiara etortzeko beste aitzakia bat» izango dela ez du dudarik.
Izandako tentsioak eta gatazkak alde batera utzi eta «aurrera begiratzeko garaia» dela adierazi zuen Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura ahaldun eta Tabakalerako Administrazio Kontseiluko Batzorde Betearazleko lehendakariak, eta Artelekuren lana ekarri zuen gogora. «Artelekuren espiritua eta ondarea ere berreskuratu nahi ditugu, Tabakaleraren aitzindari benetako legez, bai bere kultura proiektua errotze kontzeptuan eta bai bere lan luzean ere, bere historia, artxibo eta memorian».
Jon eta Naiara Montero arkitektoek, eraikinaz mintzatzean, Nestor Basterretxea plaza sortu berria nabarmendu zuten, besteak beste; Ane Rodriguez Tabakalerako kultura zuzendariak, berriz, «ideiatik praktikara» pasatzeko tenorea dela esan zuen.