MUSIKA. Aurtengo ekitaldian, bigarrenean, bere lekuan «bermatu» da Iruñeko Flamenco On Fire jaialdia, eta «penintsulako jaialdirik garrantzitsuenetako bat» da dagoeneko, antolatzaileen iritziz. Iaz, aurreneko ekitaldian, 9.000 ikus-entzule bildu zituzten emanaldiek. Oraindik datu zehatzak jakin gabe, aurten iaz baino ikus-entzule gehiago bildu direlakoan daude antolatzaileak.
↧