Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Wes Craven zinemagilea hil da

$
0
0

Igande arratsaldean hil da Craven Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak), 76 urte zituela. Duela hiru urtez geroztik burmuineko minbizia zuen, haren senideek jakinarazi dutenez, baina ez zion lan egiteari utzi. Haren The Girl in the Photographs filma datorren hilabetean aurkeztuko dute Torontoko zinemaldian.

Cravenen filmetako pertsonaia ugari ezinbesteko bilakatu dira beldurrezko zinemaren ibilbidean. The Last House on the Left filmarekin egin zen ezagun beldurrezko zinemaren jarraitzaileen artean, 1972an, baina A Nightmare on Elm Street-ekin heldu zen genero horren gailurrera, 1984an. Bi milioi dolarreko kostua izan zuen filmak, eta, Freddy Krueger pertsonaia protagonistaren eskutik, 25 milioi dolar irabazi zituen.

1996an, berriz, Scream zuzendu zuen Cravenek. Red Eye-rekin utzi zuen beldurrezko zinema, aurretik sari ugari lortu ostean: Beldurrezko Zinemaren New Yorkeko Zinemaldikoa, besteak beste.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik