Mundua alaiagoa bihurtu zuen Daniel Rabinovich Neneco-k (Buenos Aires, Argentina, 1943-2015), lagun talde batekin batera, Les Luthiers sortu zuenean. Alaitasun horren parte bat itzali zen atzo, ordea, Buenos Airesen zendu baitzen umorista eta musikaria; 71 urte zituen, eta oso gaixorik zeramatzan hainbat hilabete. Azken urteotan bihotzeko arazoak eduki zituen, baina azken urtean egin zuten okerrera, batez ere. Hori dela eta, ez zuen parte hartu taldearen azken emanaldietan, eta ez zuten aurreikusten abuztua eta azaroa bitartean Argentinan, Espainian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Uruguain egingo duten biran arituko zenik.
Notarioa zen prestakuntzaz, perkusio jotzailea eta bolero kantaria afizioz, baina gazterik lotu zitzaion musikari profesionalki: 24 urte zituen Les Luthiers sortu zuenean, 1967an, eta ia mende erdiz aritu zen musikaz zipriztindutako umorea nazioartean zabaltzen. Zenbait elkarrizketetan aitortu zuenez, musikaria eta artista zen mutil koxkorra zenetik; «notario bihurtzea nerabezaroko erotasunari lotu behar zaio». Baina erotasun horrek eraman zuen Les Luthiers sortzera hain zuzen, unibertsitatean ezagutu baitzituen taldekideak.
Musikariez inguraturik hezi zen Rabinovich; ama pianista zuen, eta musikari ugari zituen auzokoen artean. Hala, txikitan ikasi zuen biolina jotzen, eta nerabe zela ekin zion gitarra jotzeari. «Haien batzarretara joaten uzten zidaten; han entzun nuen lehenengoz zenbait ahotsetara kantatzen, eta gitarra jotzen». Umoretsu gogoratuko dute beti haren lagunek eta jarraitzaileek.