Pepe Habichuela gitarra jotzailea omenduz abiatuko dute, gaur, Flamenco On Fire jaialdia, Iruñean. Flamenkoaren maisuari lagunak eta senideak bilduko zaizkio, 21:00etan Gaiarre Antzokian emango duen ikuskizunean. Gaurtik eta hilaren 30era bitartean, musika eta dantza emanaldiak izango dira gauero hiriko zenbait agertokitan. Horrez gain, flamenkoaren inguruko jardunaldiak egingo dituzte. Besteak beste, Remedios Amaya, Estrella Morente, Manuela Carrasco, Antonio Canales, Ivan Vargas, Farruquito eta Espainiako Ballet Nazionala arituko dira.
Granadako (Espainia) habichuelatarren familian sortua da Jose Antonio Carmona Pepe Habichuela, eta txiki-txikitatik edan zuen flamenkotik. Mario Escudero eta Agustin Castellon Campos Sabicas maisuekin hasi zen gitarra ikasten, eta Madrilgo Torres Bermejas oholtzan egin zuen debuta, 20 urte zituela. Ibilbide luzea egin du orduz geroztik, flamenko garaikideko ezinbesteko musikari bihurtu arte. Besteak beste, Juanito Valderramarekin eta Camaron de la Islarekin aritu zen bidean, eta Enrique Morenterekin bikote artistikoa osatu zuen luzez; disko ugari eman zituzten argitara, flamenkoari bide berriak zabaldu zizkion Despegando lana kasurako. Belaunaldi berriengan eragin handia izan du Habichuelak, eta, besteak beste, horregatik omenduko dute gaur.
Habichuelarekin hasi, eta morentetarretako batek itxiko du jaialdia: Estrella Morentek —Enrique Morente zenaren alabak— emango du azken kontzertua. Baluarte aretoan arituko da, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagunduta, Manuel de Fallaren Amor Brujo interpretatuko du, obraren mendeurrenean.
Bihar, berriz, Remedios Amaya izango da Baluarten. Flamenko garaikideko ahotsik garrantzitsuenetarikoa da La Camarona, eta Del corazon al aire haren azken lana aurkeztuko du. Han arituko da hilaren 26an, flamenko garaikidearen funtsezko beste kantari bat: Marina Heredia, David Dorantes pianista lagun.
Dantzak ere leku handia izango du jaialdian: beste batzuen artean, 25ean arituko dira Manuela Carrasco eta Antonio Canales; Juan Ramirezekin batera arituko da Farruquito 26an, Espainiako Ballet Nazionalak 27an emango du haren ikuskizuna, eta egun berean arituko da Ivan Vargas.
@ Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:
www.flamencoonfire.org