Hogei urte beteko ditu etzi Arantza Rock jaialdiak (Arantza, Nafarroa), eta, urtebetetzea ospatzeko, atzera begiratu, eta lehen karteleko izenak berreskuratuko dituzte antolatzaileek: Su Ta Gar, EH Sukarra eta Baldin Bada taldeak ariko dira taula gainean, 22:30tik aurrera. 1996an eman zuten azken kontzertua Baldin Badakoek, baina berriro elkartuko dira jaialdiaren urteurrena ospatzeko. Kontzertuak amaituta, DJ Elepunto ariko da. Sarrerak herriko sarreran salduko dituzte, 10 euroan. BERRIA da jaialdiaren laguntzaileetako bat.
Hogei urtez, abuztuaren erdialdea helduta, rock musikaz blaitu du herria jaialdiak. Besteak beste, hango agertokian aritu izan dira Etsaiak, Latzen, Fermin Muguruza Dub Manifest, Soziedad Alkoholika, Berri Txarrak, Koma, Dut, Txalaparta, Betagarri, Zea Mays, Governors, Selektah Kolektiboa eta Esne Beltza taldeak. Lehen urteetako karteletako rock doinuei, ska eta reggae doinuak gehitu zaizkie, beste batzuen artean, azken ekitaldietan. «Poliki-poliki egin dugu bidea, eta, hogei urtean, Euskal Herriko eta nazioarteko talde ugari izan ditugu jaialdian», azaldu du Itziar Mitxelena antolatzaileak. Hogeigarren urtea ospatzeko, zerbait berezia egin behar zutela otu zitzaien antolatzaileei, eta atzera begiratzea eta jaialdiko lehen kartela berreskuratzea ideia polita izan zitekeela pentsatu zuten.
Hala, kontaktuan jarri ziren 1995eko lehen ekitaldi hartan jo zuten taldeekin, eta eskatu zieten urteurrena ospatzera biltzeko. Eskaera berezia izan zen, batez ere Baldin Bada-koentzat, 1996an banatu baitzen Irungo taldea (Gipuzkoa); espresuki bilduko dira jaialdirako.
Hogei urteko ibilbidean, gorabeherak izan ditu Arantza Rockek. Lehen urteetan, Euskal Herriko txoko ugaritako jendetza biltzen zen; gero, ordea, beherantz egin zuen jaialdira bildutakoen kopuruak. Azken urteotan, aldiz, gora egin du berriro: «2007an, giroa ireki nahian hasi ginen jaialdia plazan antolatzen. Urte hartan, musika apur bat aldatzen hasi ginen, eta, rockaz aparte, ska, trikitia eta beste batzuk sartu genituen, jendea erakartzeko», azaldu du Mitxelenak. Hain zuzen ere, herriko zenbait txokotan egin izan dituzte kontzertuak: aterpearen ondoko zelai batean, lehendabiziko urteetan; pilotalekuan, gero, eta, azkenik, plazan.
Hogei urteotan hemeretzi aldiz egin dute jaialdia; izan ere, eten bat egin zuten 2003an, oso jende gutxi bildu zelako antolaketara. Arantzako Gazte Asanbladak antolatu izan du jaialdia sorreratik. Urtemuga berezia izanik, aurten jaialdiaren lehen ekitaldiak antolatu zituzten batzuk ere bildu zaizkie jaialdia prestatzera egungo Gazte Asanbladako kideei.
Arantzako aterpeko lagunek zenbait musikarirekin zuten harremana izan zen jaialdiaren abiapuntua. Gazte asanblada ere sortu berria zen, eta Gazte Eguna antolatu zuten, Su Ta Gar, Baldin Bada eta EH Sukarraren kontzertuekin. Ehunka lagun bildu ziren. Bigarren urtetik aurrera, ordea, Gazte Eguna izateari utzi, eta Arantza Rock izendatu zuten.
Giro polita espero dute antolatzaileek. Kontzertuaren aurretik sartuko dira jai giroan, elektrotxaranga batekin egingo duten poteoan. 22:30ean hasiko dira kontzertuak: Baldin Bada ariko da lehenengo, Su Ta Gar, gero, eta EH Sukarrak itxiko du jaialdia. DJ Elepuntoren emanaldia izango da ondoren. Azken urteotan sarrerarik kobratu ez duten arren, aurten sarreren bidez ordainduko dute jaialdiaren parte bat. Kamisetak ere salduko dituzte, eta zozketa bat egingo. «Kostu handia du jaialdi bat antolatzeak», nabarmendu du Mitxelenak.