Nola bihurtu ospakizun diplomatiko zurrun bat arte garaikideko erakusketa bat? Galdera horri erantzun behar izan zioten Blanca de la Torre, Paula Duarte eta Carlos Palacios komisarioek, Francoren diktaduraren ondoren Espainiak eta Mexikok harremana berreskuratu zuteneko 40. urtemugarako erakustaldi bat prestatzeko enkargua jaso zutenean. Kultura nazionalei lotutako ohiko moldeari ihes egin nahi zioten, eta aitzakia heriotza batek eman zien: Zygmunt Bauman pentsalari eta filosofoarenak.
Bauman modernitate likidoa kontzeptuaren sortzailea da. Garai bateko ziurtasunak eta errealitate sendoak —bizi osorako lanpostua edo ezkontza esaterako— desagertu dira, eta, horien ordez, etengabe eraldatzen eta egokitzen den gizarte eta mundu batean gaude. Kontsumismoa, prekaritatea edo globalizazioa kezka zituen filosofoak. Likidotasunaren ideia horrekin jokatzea erabaki zuten hiru komisarioek, eta horren emaitza da Kartografia likidoak erakusketa, otsail arte Artium arte garakideko museoan ikusgai egongo dena.
«Bilatu dute eztabaidari sakontasuna emango dion proiektu bat, hain urrun eta hain ezberdinak diren bi herrialderi buruz hitz egiterakoan aurkitzen diren klixeetatik aparte», azaldu du Daniel Castillejo. Artium museoa, kasu honetan, Mexikoko Carrillo Gil museoarekin eta Espainiako Atzerri Ministerioaren hainbat agentziarekin aritu da elkarlanean. Maiatzetik irailera Mexiko Hirian ikusgai izan dute, eta Atlantikoa zeharkatu du orain.
Erakusketa antolatzeko, komisarioek Baumanen pentsamoldeari lotutako sei atal definitu zituzten, garaikidetasun kontzeptuan oinarrituta. Ondoren, hamabi artista aukeratu zituzten, eta binaka sailkatu, bikote bakoitzari landu beharreko eremua zein izango zen azalduta, nahiz eta gero artista bakoitzak bere kasa lan egin. Mexiko eta Espainiako seina artista. Azken horien artean sartu dute Maider Lopez donostiarra.
Ekonomia, historia/artxiboa, jasangarritasuna, habitata, komunikazio sareak eta mugak dira erakusketan landu diren eremuak. «Lan egin duten hamabi artistek kointzidentzia handiak izan dituzte, eta ustekabekoa izan da, espero genuen emaitzaren barruan», zehaztu du Paula Duarte komisarioak. Instalazioak, bideoa eta argazkigintza tartekatzen dira erakusketaren aretoan, artistek galderei erantzuteko modu gisa.
Maider Lopezen kasuan, Línea de Césped (Polder Cup) instalazioa eraman du Artiumera. 2010. urtean Herbehereetako polder batean —itsasoari irabazitako larre bat— antolatu zituen futbol partidak dira. Ekintzako irudiei aretoa alderik alde zeharkatzen duen belar zatia gehitu die. Kontrajartzen zaio Ana Roldanen Stangers at Home, eguneroko objektu txikiekin egindako bilduma.
Lanetako batzuk propio prestatu dituzte erakusketarako. Horietako bat da Carlos Airesen 30 euros 15 minutos (30 euro 15 minutu). Paretan, mundu osoko billeteetatik ateratako aurpegiak begira aurkituko ditu ikusleak. Aurrealdean, berriz, artistak kalean aurkitu eta urrearekin inprimatutako iragarki sorta dago.