Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Gipuzkoako organoak ezagutarazteko ziklo bat egingo dute azaroan

$
0
0
Gipuzkoako organoak plazara zikloa prestatu dute elkarlanean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Musikenek, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiak. Lurraldeko organoen aberastasuna ezagutarazi eta publikoarengana gerturatu nahi dute, eta, horretarako, hainbat saio prestatu dituzte azarorako: Donostian, Ataunen, Orion, Usurbilen eta Zumaian egingo dituzte.

Gipuzkoako «ondare esparru garrantzitsuenetako bat» da organoena aldundiaren arabera, eta horregatik iritzi dio beharrezkoa dela organoak zaintzea eta ezagutaraztea. Lankidetza hitzarmena sinatuta, 15.000 euro emango dizkio aldundiak Musikeneri. Bi erakundeetako ordezkarien arabera, instrumentuak zaindu eta eraberritzeaz gain, beharrezkoa da, halaber, organoaren irakaskuntza eta ikaskuntza sustatzea eta halako zikloak antolatzea, jendeak haien soinuaz gozatzeko.

Kontzertuak, tailerrak, dibulgaziozko saioak —haur, musika ikasle eta publiko orokorrarentzat— eta bisita gidatuak egingo dituzte azaroan. Musikeneko ikasleek, graduatuek eta irakasleek nahiz organista gonbidatuek eskainiko dituzte kontzertuak. Aldi berean, diziplina anitzeko kontzertuak emateko ahalegina egingo dute, zinema, dantza, margolaritza eta beste alor batzuk uztartuz organo musikarekin.

Esaterako, Ataungo San Martin Tours elizan kontzertu bat antolatuko du Musikenek, Barroko Aire jaialdiaren barruan, azaroaren 19an. Hilaren 15ean, 16an eta 17an izango dira Donostiako saioak, Iesu parrokian; hilaren 25ean, Usurbilgoa eta Zumaiakoa, eta 27an, Oriokoa.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik