Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Hollywoodetik kanporaturiko abusatzailea

$
0
0
Hollywoodeko Akademiak igandean hartu zuen Harvey Weinstein produktore boteretsua kanporatzeko erabakia, eta ohar baten bidez honako hau adierazi zuen: «Hau ez dugu egiten soilik bere kideen errespetua merezi ez duen horrengandik aldentzeko, baizik eta gure industrian, sexu predatzaileen jarreren inguruko berariazko ezjakintasunaren eta konplizitate lotsaemangarriaren aroa amaitu dela adierazteko».

Weinsteinen jarrera abusatzaileen inguruko zurrumurruak ohikoak eta ezagunak ziren Hollywooden, baina urriaren hasieran oihartzun zabalagoa izan du kasuak, The New York Times egunkariak eta The New Yorker aldizkariak Wensteinek hamarkadatan egindako sexu abusuak zehaztasunez argitaratuz geroztik. Ekoizlearen sexu abusuak jasan dituztela salatu duten emakumezko aktoreen zerrenda etengabe hazi da geroztik, eta jada 40tik gora dira. Tartean dira, Angelina Jolie, Gwyneth Paltrow, Asia Argento, Ashley Judd, Patricia Arquette, Rose McGowan eta Lea Seydoux, besteak beste.

Harvey Weinsteinek Miramax (1980ko hamarkadan) eta The Weinstein Company (2004an) ekoiztetxeak sortu zituen Bob anaiarekin batera, eta Hollywoodeko ekoizle boteretsuenetakoa bihurtu zen. Haren anaia Bobek adierazi du «gaixo» dagoela, hark egindakoak ez duela «inolako justifikaziorik», eta «neska horiei guztiei egindakoak bihotza apurtu» diotela. Konpainia Bob anaiaren esku geratu da orain. Besteak beste, Quentin Tarantino, Steven Soderbergh eta Woody Alllenen filmak ekoitzi izan dituzte.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik