Bilboko Guggenheim museoaren XX. urteurrena den honetan, Jenny Holzer artista estatubatuarrak hiru lan eman dizkio erakundeari, bilduma propiorako: Biziraupena saila: utziozu eskuari noraezean ibiltzen… (1989), Bizitzen saila: inoren hatsa ikustea harrigarri gerta liteke… (1989) eta Arno bikotea (2010). AEBetako artista kontzeptualik ezagunenetakoa da Holzer, eta hitza darabil arte adierazpenerako tresna gisa. Lengoaia soil eta zuzenean idatzitako aforismoak, kaletik hartutako esaldiak, gerra, politika, heriotza edo indarkeriarekin lotura dutenak.
↧