Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Deabru berri baten jaiotza'

$
0
0
Rock and rollak hiltzen jarraitu behar duela zioen kantu batek, eta horrela iritsi gara infernura. Zorionez, bertatik aterako gaitu Hondarribiko Velozet taldeak. Infernuko ateak zabaldu dituzte Deabru berri baten jaiotza lehen diskoarekin, eta euskarazko rockak bizitzen jarraitzeko aukera du. Boskoteak zintzo itxura du, baina gaiztakeriak eta kultuzko filmak gustuko dituzte. Bederatzi kantuetan ezaugarri horiek topatuko ditugu, eta, noski, rock zuzena. Uhin gaizto, Hilerri ondoan, Berpiztuak eta Luziferren hilezkorra izenburuekin ondorioztatu daiteke zer-nolako istorioak kontatzen dituzten. Baina kontuz: Izotzezko bihotza duenak Sarraskia jasan dezake. Espero dezagun iruzkin honen egilearekin Kontu garbitzea errealitate ez bihurtzea.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik