Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Euskarak disko ekoizpenean du pisu gehien

$
0
0
KULTURGINTZA. Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Behatokiak jakinarazi ditu bi urtean behin egiten duen arte eta kultura industrien estatistikaren emaitzak. 2007an hasi zen estatistika horiek egiten, eta orain aurkeztu dituen ondorioak 2015eko datuak kontuan hartuz atereak dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 629 kultur eragilek —pribatuak zein publikoak— parte hartu dute datu bilketan. Arte eszeniko, liburu, musika, ikusizko arte zein ikus-entzunezko arloetakoak dira.

Azken txostenean «suspertze dinamika bat» sumatzen da aurreko txostenarekin alderatuta, Jaurlaritzaren esanetan, «diru sarreren eta gastuen balantzea positiboa baita eta enpleguak gora egin baitu». Datuetako zenbait dira: eragileen %57,7k titulartasun pribatua dute, baina eragile horien pisu ekonomikoa %48,2 da; diru sarrera handienak dituzten eragileen %20k sektore bakoitzeko sarreren %70 metatzen dute; enpresa pribatuen diru sarreren %4,3 laguntza publikoetatik datoz; eta euskarak disko ekoizpenean du pisu gehien (%80,5).

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik