IKUS-ENTZUNEZKOAK. Gipuzkoako Aldundiak deituta, ikus-entzunezkoen sektoreko dozenaka eragile elkartu ziren atzo Hernaniko Ideo Orona gunean, aldundiak sustatutako euskarazko ekoizpenen laborategiaren proiektuaren berri jasotzeko. Laborategiak Donostiako Tabakaleran izango du egoitza, eta datorren urtean irekiko dute.
↧