MUSIKA. Udan kontzertu guztiak bertan behera utzi behar izan zituen Euskal Herria Zuzenean jaialdiak, baina kontzertu batzuk antolatu ditu orain urriaren 6rako Ezpeletan (Lapurdi). Zirimola izendatu dute egitasmoa, eta Zea Mays, Anestesia PiLT eta Biarritz Dance School taldeak ariko dira merkatu estalian jarriko duten oholtzaren gainean.
↧