ZINEMA. Udan 50 proiekzio baino gehiago eman ditu Korterraza zinema jaialdiak Araban, eta 8.000 ikusle inguru bildu ditu. Pozik azaldu dira antolatzaileak izandako erantzun horrekin, eta Madrilen urriaren 6an hamar film labur proiektatuko dituztela jakinarazi dute orain. Harrerarik onena izan duten lanak hautatuko dituzte.
↧