Joan den urtean, Donostiako Zinemaldiaren hasierako galan, ezohiko protagonismoa izan zuten aldarrikapenek. Ez zinemagileek edo aurkezleek egindakoek, baizik eta publikoaren artean nahiz oholtzara igota hainbat ikuslek egindakoek. Euskal preso gaixoak askatzearen aldeko oihuak entzun ziren behin eta berriro, eta baita Zubietako errauste plantaren aurkakoak ere. Oso bestelakoa izan zen, ordea, atzoko ekitaldia. Protokoloari jarraitu, eta zinemaldia osatuko duten sailen aurkezpena egin zuten hainbat gonbidatuk, betiere Anne Igartiburu eta Leticia Dolera aurkezleek zuzenduta.
Wim Wenders zinemagile alemaniarraren (Dusseldorf, 1945) azkeneko filmari (Submergence) egokitu zaio aurten zinemaldiko Sail Ofiziala irekitzea, eta berak aurkeztu zuen —Alicia Vikander aktore protagonistak eta lantaldeko beste hainbat kidek lagunduta— filma Kursaaleko auditoriumean bildutako jendearen aurrean. Zinema jaialdia zabaltzea «plazer handia eta ohorea» dela esan zuen Wendersek, eta filmarekin ikusleak «toki ezezagunetara» eramateko asmoa azaldu zuen.
Ez da Wenders Donostian den aurreneko aldia, eta ez da lehenengo aldia John Malkovich aktorearentzat ere. Sarritan izan da Zinemaldian, eta, aurten, Sail Ofizialeko epaimahaiburu gisa dago Donostian. Eta onartu zuen gustuko dituela hala Donostia nola Zinemaldia: «Oso pozik nago. Pertsonalki ere oso pozik. Izugarri gustatzen zait hau, eta askotan etortzeko aukera izan dut». Oholtza gainean, epaimahaian kide dituenak izan zituen alboan: Dolores Fonzi, Jorge Gerrikaetxeberria, William Oldroyd, Emma Suarez, Andre Szankowski eta Paula Vaccaro.
Gorabeherarik gabeko gala izan zen, baina emakumeek zinemaren historian izan duten presentzia eta ikusgarritasun urriari erreparatu zion Igartiburuk. Kursaaleko ikusleei mintzatuta, zinemaren historiako hiru zinemagile aukeratzeko eskatu zien, eta jarraian galdetu zenbatek hautatu zituzten hiru emakume. Edo hiru gizonezko. Edo bi gizonezko eta emakume bat. Jende guztiak ez zuen eskua altxatu, baina nabarmena izan zen hiru gizonezko aukeratu zituztenak gehiengoa zirela. Horri erantzuteko asmoz, Igartiburuk «emakumeen begiradari» lekua egiteko deia egin zuen.
Kursaaleko auditoriumeko oholtza gainetik pasatu ziren hainbat zinemagile Zinemaldia osatzen duten sailak aurkezteko ere: Robert Ostlund, Carla Simon, Sebastian Lelio...
Joseph Losey zinemagile estatubatuarrari eskaini dio aurten atzera begirako zikloa Donostiako Zinemaldiak, eta, horri lotuta, liburu bat ere argitaratu du. Atzoko galan, ekarri zuten gogora sorgin ehizatik ihes egin behar izan zuela, eta Europan hartu aterpe. Lehendabizi izengoiti batekin sinatzen hasi zen bere lanak, eta, gerora, 1960ko hamarkadan Europa osoan sona handia eskuratu zituen hainbat film egin zituen: The Servant, King and Country, Accident eta beste. Klase sozialen eta menderakuntza egoeren inguruko gogoetak egiten zituzten filmak, horietako asko.
Saria Aki Kaurismakiri
Donostiako Zinemaldia baliatu izan du Fipresci kritikarien elkarteak bere urteroko saria emateko, eta atzo ere halaxe egin zuen. Bigarren urtez, Aki Kaurismaki zinemagile finlandiarrak jaso zuen saria —Alin Tasciyan elkartearen presidentearen eskutik— Toivon tuolla puolen (Esperantzaren beste aldea) filmagatik, eta, errefuxiatuei Europan egiten zaien harrerari buruzko lana izanik, «bizkarra eman» diela oroitarazi zuen. Eta sariaren garrantzia nabarmendu zuen: «Oso pozik nago, eta ohore handia da sari hau jasotzea. Zinema maite duen jendeak eman didalako. Nik neuk ere zinema maite duen jendearentzat egin dut lan».
Eta zinema izango da protagonista gaurtik aurrera ere. Atzo abian jarrita ere, gaur hartuko baitu abiada Donostiako Zinemaldiak. Guztira 213 film ikusi ahalko dira hilaren 30era bitartean. Horietatik 25 Sail Ofizialean ikusiko dira, eta haietatik 18 Urrezko Maskorra eskuratzeko lehian izango dira.