'ZURRIOLAKO BUTAKA' BERRIA TELEBISTAN ETA HAMAIKA TELEBISTAN
Elkarrizketak: Handia filmeko zuzendari Jon Garañori eta Aitor Arregiri elkarrizketa. Bihar estreinatuko dute filma, Sail Ofizialean, lehian. Bestalde, Miren Manias ikerlaria eta BERRIAko telebista kritikaria.Bideoak: Agnes Varda zuzendari frantziarrari buruzko erreportajea. Bere ibilbide osoa saritzeko asmoz, Donostia saria emango diote bihar. Iñigo Garciaren Bi txirula filmaren bideo-kritika eta Koldo Almandoz zinemagilea Plagan film laburraz.
Kritikarien solasaldia: Amaia Garcia (El círculo del fotograma-ko blogaria) eta Mikel Zumeta (Zinea.eus-eko kritikaria).
Ordua. Berria.eus webgunean, 11:00etan zuzeneko emanaldia eskainiko dute. Hamaika telebistan, berriz, bitan emango dute saioa: 13:30ean eta 22:30ean.