Ibilbide oparoa eta zinemaren munduan sona duten egileen beste hamar filmekin osatuko du Donostiako Zinemaldiak aurtengo Perlak saila. Atzo jakinarazi zuten nor izango diren zinemagile horiek: Darren Aronofsky, Sean Baker, Robert Guediguian, Michael Haneke, Hirokazu Koreeda, Xavier Legrand, Martin McDonagh, Janus Metz, Lynne Ramsay eta Paolo Virzi zuzendarien azken filmak lehiatuko dira Donostia Hiria publikoaren saria lortzeko, ikusleen botoen bidez ematen dena.
Michael Haneke zinemagile alemaniar prestigiotsuak Happy End aurkeztuko du Donostian. Funny Games (1997), La pianiste (2001), Das Weisse Band (2009) eta Amour (2012) filmen egileak Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia egin du azken lanean; Cannesko sail ofizialerako aukeratu zuten.
Donostiako Zinemaldian ohikoa da Hirokazu Koreeda egile japoniarra. Aurrez, Venezian lehiatuko da bere The Third Murder lanarekin. Bere bezeroa errudun den edo ez zalantza egiten duen abokatu bati buruzkoa da filma.
Darren Aranofsky zinemagile estatubatuarrak ere Venezian aurkeztuko du Mother thriller psikologikoa, eta, ondoren, Zinemaldian izango da. Jenniffer Lawrence, Michelle Pfeiffer eta Javier Bardem Hollywoodeko aktore izar mediatikoak dira filmeko protagonistak.
Robert Guediguian zuzendari frantziarrak —Marius et Jeannette (1997), Marie-Jo et ses 2 amours (2002), Les neiges du Kilimandjaro (2012)...— bere ohiko konplizeak bildu ditu La villa / The House by the Sea filmaren aktore taldean: Ariane Ascaride, Jean-Pierre Darroussin eta Gerard Meylan. Hain zuzen ere, hiru anai-arreba filmatu ditu, negu betean berriz topo egiten dutenean, aitak Marseillatik gertuko kala batean duen etxean.
Sean Baker estatubatuarraren The Florida Project filma aurten Cannesen txalo gehien jaso dutenetako bat izan da. Sei urteko neskato bati eta haren lagunei buruz hitz egiten du filmak: haurrak udako oporraldian daude; haien inguruko helduek, aldiz, une gogorrak bizi dituzte. Aurrez, 2015ean, Tangerine aurkeztu zuen Bakerrek, Sundancen. Bere laugarren film luzea zen hura, osorik iPhone batean filmatutako lehena, eta hogei bat sariren irabazlea.
Martin McDonagh ingelesa Three Billboards Outside Ebbing, Missouri-rekin lehiatuko da Venezian, Zinemaldian izan aurretik. Filmean, aurrez aurre jarri ditu alaba duela hainbat hilabete erail zioten ama bat, batetik, eta herriko polizia, bestetik, Woody Harrelson eta Sam Rockwellek hezurmamiturik.
Legranden debuta
Gaur egungo italiar zinemagilerik garrantzitsuenetakoa da Paolo Virzi. Haren filmografian nabarmentzekoak dira Il capitale umano / Human Capital (2013) eta haren azken-aurreko lana, La pazza gioia / Like Crazy (2016). Helen Mirren eta Donald Sutherland izan dira protagonistak The Leisure Seeker-en, Ameriketako Estatu Batuetan filmatu duen lehen lanean, eta Venezian lehiatuko da.
Borg/McEnroe aurkeztuko du Janus Metz danimarkarrak. Suediako eta AEBetako tenis jokalari horiek 1980ko Wimbledon txapelketan elkarren aurka jokatutako partida islatuko du filmak, eta hasiera emango dio Torontoko jaialdiari.
Lynne Ramsay eskoziarraren You Were Never Really Here lana gidoi onenaren eta gizonezko aktore onenaren (Joaquin Phoenix) sarien irabazlea izan da aurtengo Cannesko jaialdian, eta Xavier Legrand frantziarrak zaintza partekatua duten guraso dibortziatu batzuen seme baten istorioarekin egingo du film luzeen zuzendaritzan debuta: Jusqu'à la garde / Custody Veneziako sail ofizialerako aukeran sartu da.
Donostia Hiria publikoaren sariak bi errekonozimendu egiten ditu: film onenaren saria, 50.000 eurokoa, eta Europako film onenaren saria, 20.000 eurokoa.