Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Stoner rocka eta psikodelia

$
0
0
Portland hiriko (AEB) taldea da Red Fang, eta 2005ean sortu zuten. Metal eta stoner rockaren esparruan oihartzun zabala lortu dute azken urteetan. 2008an argitaratu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa. Murder the Mountains (2011) eta Whales and Leeches (2013) etorri ziren hurrena, biak ere Relapse Records zigiluarekin grabatuak. Iaz plazaratu zuten orain arteko azkena: Only Ghosts. Metala, rocka eta aire psikodelikoak uztartzen dituzte konplexurik gabe, eta bide berrietara egiten dute gitarra riff astunetan oinarria izanik. Bryan Giles (ahotsa, gitarra), Aaron Beam (ahotsa, baxua), David Sullivan (gitarra) eta John Sherman (bateria) dira gaur egun taldeko lau kideak, uztailaren 5ean Miarritzeko Atabal aretoan ariko direnak. Aurrez, Robot Orchestra Frantziako post-rock taldea ariko da. Births laugarren diskoa aurkeztuko du bikoteak; rock zuzen, gordin eta ausarta.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik