Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Montxo Armendarizi emango diote Eusko Ikaskuntza saria

$
0
0

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren 2016ko Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria emango diote zinemagile nafarrari. Lehendik ere sari ugari lortua da Montxo Armendariz: besteak beste, Eusko Ikaskuntzak berak banatzen duen Manuel Lekuona saria jaso zuen 2008an. Horretaz gain, honoris causa doktore izendatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2010ean.

Epaimahaiak zehaztu duenez, haren lanak Euskal Herriko ikuspegia, kultura eta etnografia islatzen ditu. "Azken 30 urteotako zine zuzendari aipagarrienetako bat da".

Olletan jaio zen, Nafarroan, 1949an; Barregarriaren dantza izan zuen bere lehen lana, eta harekin jaso zituen lehen sariak ere, Bilboko Film Laburren eta Dokumentalen Nazioarteko Jaialdian. Gerora heldu ziren lan eta sari gehiago. 27 ordu filmarekin, esaterako, Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen. Armendarizen lanen artean ezagunenetakoak dira Tasio (1984), Historias del Kronen (1994) eta Secretos del Corazón (1997).


Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik