Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'Gargoyle'

$
0
0
Blues Funeral hura argitaratu zuenetik parekorik egin ezingo zuela uste bagenuen ere, bost urte geroago, oraindik musikari ezin hobea dela erakustera etorri zaigu Mark Lanegan, Gargoyle izeneko disko berria besapean. Gaur egungo ahotsik sakonenetakoak —Cohenekin batera, noski— ohiko musika iluna dakarkigu hamar abestietan zehar, berezko duen seriotasuna eta dotorezia transmitituz. Hasierako Death's Head Tattoo moduko abesti zuzenek urteak pasa arren lehengo mailan jarraitzen duela argi uzten digute, barrenetik atera eta barreneraino heltzeko moduko Blue Blue Sea eta Goodbye to Beauty-k bere alde sentimentala erakusten diguten bitartean. Txapela kentzeko modukoa beste behin ere, Lanegan jauna.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik