Quantcast
Channel: Berria.eus
Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

'21'44'

$
0
0
Abizenik gabeko popa da hau. Ez pop-rocka, ez pop-folka, ez pop-chanson... Hau popa da, bestelako koartadarik gabeko pop musika. Lanetik etxera iritsi, eta bolumena topera jartzea merezi duten disko horietako bat erditu du Oso Fan bikoak. Baikorra, melodikoa, sinplea, ahopean eramateko leloz betea... Bi hitzetan azaltzeko, eguna alai diezazuketen disko horietako bat. Azpimarragarria da dituzten elementu gutxi horiei zer-nolako zukua ateratzeko gaitasuna duten, eta, gauzak korapilatzeko tentazioari ihes eginez, nola lortu duten kantu eder sorta hau erditzea. Donostia ez da Glasgow, baina horrelakoekin, zorionez, gero eta antz handiagoa eduki dezakete.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 13990

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik