Gaur egingo dute sari banaketa, Bilboko BBK aretoan, 20:00etan, eta Carles Torrens zinegilearen PET lanaren emanaldia ere egingo dute, jaialdia bukatzeko. Aurten izan den filmen kalitatean jarri dute arreta epaimahaikideek, hau da, Melina Mattehws antzezleak, Elio Quiroga eta Miguel Angel Vivas zuzendariek: "Ez da batere erraza izan sarituak aukeratzea".
Azaldu dutenez, "animazioaren estereotipoetatik irten eta pertsonaiak erabat gizatiar bilakatzeagatik" izendatu dute korearraren lana 23. Fant jaialdiaren pelikularik onena. Film laburren atalari dagokionez, Utlotheren "hipersentsibilitatea deskribatzeko" izan duen gaitasuna saritu dute. Arnasarik gabe utzi ditu epaimakideak Ruiz de Larramendiren Bestealdetik lanak. "Mutua da filma, eta izugarriak dira irudien bidez eta begirada hutsaren bitartez transmititzen dituen sentimenduak".