XIX. mendearen amaiera: eztanda egitear dagoen lapikoaren gisa, Frantzia. 1870eko gerra franko-prusiarra. Tentsioa. Langile klasearen iraultza Parisko Komunan. Ezker eta eskuin. Ernest Renanen hitzaldia 1882an: «Nazio bat elkartasun handi bat da», gerran Frantziak galdutako Alsazia eta Lorena berreskuratu nahian. Belle Epoque ala gerra arteko epea. Dreyfus auzia. Emile Zolak 1898an Frantziako presidenteari idatzitako J'accuse...! (Salatzen dut...!) gutuna prentsan. Bien bitartean, elkarri eragiten dioten hiru arte mugimendu: neoinpresionismoa, sinbolismoa eta nabia. «Parisko XIX. mendeko artea ezin liteke egoera soziopolitikotik bereizi». Hitz horiekin ireki du Vivien Green komisarioak Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketa, Bilboko Guggenheim museoan. «Testuinguru historikoa oinarrizko elementua da artisten lanak ulertzeko». Besteak beste, Paul Signac, Odilon Redon, Maximilien Luce, Henri de Toulouse-Lautrec, Pierre Bonnard eta Felix Vallotton artisten 125 lan bildu dituzte erakusketan, eta bildumagile partikularrenak dira gehienak. Maiatzaren 12tik irailaren 17ra bitarte izango da ikusgai.
Hiru aretotan banatu dituzte XIX. mende bukaerako Parisko hiru joera artistikoak. Baina bereizita egon arren, elkarren arteko nahasketak dituztela azaldu du Greenek, eta guztiek duten ezaugarri komuna nabarmendu du: gizarte gaiak ardatz hartuta margotzen dute XIX. mende bukaerako Parisen. «Mendebaldea aldaketa sakonen aurrean zegoen: landa eremutik hiriburura zihoan migrazioa areagotzen ari zen, baita pobrezia ere». Ezker mugimenduen goraldia nabarmena izan zen, eta artean zein artistengan eragina izan zuten joera ideologikoek. «Margolari neoinpresionistak ezkertiarrak ziren». Hala nabari da, adibidez, Signacen lanetan.
Arte mugimenduaren aitzindari eta teorialari nagusitzat jotzen da margolaria, eta paisaiak margotu zituen gehienbat. Artegintza eraldaketa tresna gisa ulertzen zuela azaldu du komisarioak. «Era utopikoan aurkezten du errealitatea horregatik». Pintura teknika bereizgarria zuten neoinpresionistek, eta estiloari erreferentzia eginez, puntillismo ere esan izan zaio. «Badago estiloari buruzko mito bat, eta ez da guztiz zuzena. Diotenez, neoinpresionistek ez dituzte koloreak nahasten. Oihalean ez zuten nahasketarik egiten, baina bai, ordea, paletan». Metodoan nagusi zen Signac.
Parisko eta Londresko fabrikak margotu zituen Luce artistak, eta baita langile klasearen egunerokoa ere. Komunista zen Luce, eta beharginen errealitatea irudikatu zuen haren lanetan: Kafea margolana da adibiderik argiena. Greenek azaldu du tentsioa sortu zuela Luceren margolan hark. «Artista askok kritika egin zioten margolanari. Ez zuten ulertzen horren grisa den eszena horren eder margotzea». Paisaiak margotzea ere bazen neoinpresionisten beste ezaugarrietako bat: hiriguneak, itsasertzak eta landa eremuak. «Politika dute denek oinarrian, eta paisaiek ere oinarri bera dute: lanaren eta landa eremuaren arteko oreka irudikatu nahi dute».
Aro nahasiaren emaitza
Manifestu sinbolista izeneko idazkia argitaratu zuen Le Figaro egunkarian Jean Moreas poetak 1886an. Sinbolismoa mugimendu literario gisa sortu bazen ere, laster hedatu zen gainontzeko arte adierazpenetara: Redon eta Maurice Denise margolariak dira artista esanguratsuenak, eta bi-bien lanak bildu dituzte erakusketan. Antinaturalistatzat jo izan da sinbolismoa, komisarioak azaldu duenez. «Zientzia ukatu, eta intuizio eta ametsen mundura jauzi egin zuten sinbolistek». Redonen margolan gehienak zuri eta beltzean egindakoak dira, eta gorputzik gabeko buruak dira nagusi haren lanetan. Armiarma izeneko lanean, adibidez, irriz ari den armiarma bat ageri da.
Lanek ez dute azalpen zehatzik Greenen arabera, «enigmatikoak dira». Narrazio mitikoak eta erlijiozkoak aukeratu zituen Denisek: Misterio katolikoa lana, kasurako. Ilunak dira sinbolistek sortutako lanak, eta, komisarioaren arabera, 1890eko hamarkadako Parisen zegoen giroak badu eraginik.
Orduko Zola idazlearen J'accuse...! artikulua aipatu du Greenek. «Alfred Dreyfus juduaren aldekoen eta aurkakoen artean sortu zen giroak eragina izan zuen lurraldean. Gainera, gerra franko-prusiarraren ondoren, bazegoen Alemaniaren aurkako sentimendua ere, eta mugimendu antisemitak indarra hartu zuen». Denise artistarengan nabari da juduen aurkako joera hori, komisarioarena arabera, eta horregatik egiten du indar kristautasunari dagozkion gaietan. Giro horretan argitaratu zuen Zolak Felix Faure presidenteari zuzendutako gutuna L'Aurore egunkarian, eta dantzan jarri zuen Frantziako Estatua. «Salatzen ditut gerra bulegoak, prentsan, eta batez ere L'Eclair eta Lécho de Paris egunkarietan, iritzi publikoa bideratzeko eta euren errua estaltzeko kanpaina lotsagarria egin dutelako».
Prentsak berebiziko garrantzia izan zuten XIX. mendearen azken hamarkadan, eta nabia mugimenduko artistek hainbat ilustrazio egin zituzten egunkarietarako, baita sortu berria zen La Revue blanche aldizkarirako ere; horien artean ziren Toulouse-Lautrec, Bonnard eta Valloton margolariak.
Hebreerazko profeta hitzetik dator nabi, eta grabatuen birsortzean mugimendu horretako artistek garrantzia nabaria izan zutela nabarmendu du komisarioak. «Nabia mugimenduko sortzaileek kalera eraman nahi zuten artea, eta posterren sorkuntzaren bidez lortu zuten, besteak beste». Grabatuak egiteko teknikak askatasuna ematen zien, baita akademiatik zetozkien arauak hautsi eta okerrak egiteko tartea ere.
Artea kalera eraman nahi
Gizarteari, eta zehazki, burgesiari egindako kritikak nabariak dira nabien lanetan. Vallotonek adibidez, gizartearen alderik ilunenak irudikatu zituen bere lanetan, komisarioaren hitzetan. «Frantziako gizartearekin oso kritikoa zen. Burla egiten zion burgesiari, eta gizarteko drametan eta errealitatean jartzen zuen fokua: suizidioan, adibidez». Suiziodioa lana da horren erakusgarri. «Pertsona bat ageri da errekan, eta, urrunean jendearen begiak daude irudikatuta. Jendeak tragediak ikustea gustuko duela kritikatu zuen Vallotonek margolanean».
Edonola ere, Toulouse-Lautrecek egindako posterrak dira joera honetan ezagunenak. Jane Avril eta La Goulue dantzariak eta Montmartreko kafe kontzertuen irudiak margotu zituen, eta Theophile-Alexandre Steinlen artistaren Chat Noir konpainiaren kartela ere badago erakusketan. Izan ere, grabatuen eztanda izan zen XIX. mendearen azken hamarkadan, eta sonatuak dira Parisko kabareten publizitatea egiteko artistek egiten zituzten lanak. «Gaiak alaiagoak dira», adierazi du komisarioak, irriz. Karteletan emakumezkoak ageri direnez, generoaren gaiari heldu dio Greenek. «Gizona da nagusi artearen esparruan, lan askotako protagonistak andreak diren arren. XX. mendean hasiko dira lehen aldaketak, mugimendu sufragistaren indartzearekin».
Erakusketako komisarioak argi du: «Berrikuntza erradikalak ekarri zituen XIX. mendearen bukaerak; modernizazioan gako izan ziren elementuen sarea 1890eko hamarkadan ehundu zen». Orduko Paris ezagutzen da bildu dituzten 125 margolanen bidez. «Artearen historian, garai bizienetakoa da».