MUSIKA. Donostia Kutxa Kultur musika jaialdiak, logistika arazoak direla medio, egunez aldatu behar izan du The Jesus & Mary Chain talde eskoziarrak eman beharreko kontzertua. Azkenean, irailaren 15ean ariko da, eta The Hives Suediako taldea ariko da, berriz, irailaren 16an. Sarrerak aldatu nahi dituztenek maiatzaren 31ra arte izango dute hori egiteko aukera.
↧