ARKITEKTURA. Richard H. Driehaus finantza gizon estatubatuarrak sorturiko arkitektura lehiaketako irabazleetako bi izan dira Aritz Diez eta Imanol Iparragirre arkitekto bilbotarrak. Grajal de Campos (Leon, Espainia) herriko plaza zahar nagusia berreraikitzeko proiektua aurkeztu zuten bi arkitektoek, eta irabazleetako bat izan da. 12.000 euro jasoko dituzte.
↧