Hamar urteko geldialdiaren ostean, Grandaddy talde estatubatuarra berriz ere bueltan da, Last Place diskoarekin. Gertakaria, taldearen aurrekariak ikusirik, berdin-berdin izan zitekeen esperotakoa zein ezustekoa. Orain dela bost urte esperotakoa izan zitekeen, taldeak zenbait kontzertu emateko berriz elkartzea erabaki zuenean. Aurrerako asmoen inguruan titulu handirik emateko asmorik gabe mintzatu zen itzulera hartaz Jason Lytle, taldeko kide nagusia: «Erabaki dut askorik ez hitz egitea itzulera labur honi eta hainbat kontzertu emateari buruz. Nik egoera bideratu nuen, eta, gero, gauzatu. Hori da jaialdien gauzarik onena; ez daukat hemen ezer saldu beharrik. Besterik gabe, etorri, jo, kobratu eta joan». Gogo handirik gabe nabari zen, eta, itzulera hark proposatu bazien ere gainerako taldekideei, aitortu zuen ezezkoa jasotzeko asmoz proposatu ziela. Hala ere, lan berri baterako ateak zabalik utzi zituen: «Segur aski, gertatuko da».
Hori esan eta bost urtera iritsi da lan berria, eta azkenengotik 11 urtera. Bitarte horretan, 2009an, bakarkako ibilbideari ekin zion Lyttlek, eta bost disko ere kaleratu ditu modu horretan. Kritikak aldeko izan ditu, taldeak beti izan dituen bezala. Beti izan du irensten errazak diren abestiak egiteko gaitasuna. Bakarkako ibilbidean ere goraipatu zaio alderdi hori, baina jaso izan duen kritika nagusietako bat bada taldearekin egindako gauza bera egiten jarraitu duela, taldea bere proiektu pertsonala dela dioen tesia indartuz.
Grandaddyren 2012ko berragerpenak ez zuen berritasun handirik ekarri, baina taldeak taula gainean osasuntsu jarraitzen zuela ondorioztatzeko balio izan zuen, behintzat. Hori baino gehixeago esperoko zuten jarraitzaileek, edo agian ez, baina denboraren joanak eragin txikia izan du egungo Grandaddyrengan. Taldeak benetako oihartzuna inoiz izan bazuen, 2000. urtean izan zen, The Sophtware Slump diskoarekin. Postgrungearen hondarretatik, ederki egokitu zen, sintetizadoreen laguntzaz, indie rock garatuago bateranzko jauzia egingo zuen talde moduan, mende berriaren etorrerak eragindako ezjakintasuna bere eginez, bai musikalki eta bai hitzetan. Teknologiaren aroaren eta naturaren arteko kontrastea irudikatu zuen taldeak diskoan; Jed the Humanoid abestiak egiten zuen hori modurik esplizituenean. Jed izeneko androide depresiboa zuen protagonista. Gizakien beharrak asetzeko sortua izan ondoren, pixkanaka ezgauzago eta ez hain beharrezko bihurtzen den robota da Jed, harik eta horrek eragindako depresioa alkoholetan itoz hiltzen den arte.
Nostalgia, identitatean
Signal to Snow Ratio (1999) EPko Jeddy 3's Poem abestian bezala, androide depresibo eta alkoholizatuaren figurari berriz heldu dio taldeak lan berriko Jed the 4th abestian. Kasu horretan, Jed androidearen hutsunea haren semeak beteko du. 2000n eta 2017an robot beraren gaineko abestiak konposatzeak erakusten du taldeak ez duela asmo handirik aurrez egindakoarekin hausteko. Nostalgia kutsuko abestiak taldearen identitatearen parte bihurtu dira, eta itxaropen urriko panorama bat erakusten dute hitzek. Mezua are gehiago ilundu du Lytleren egoera pertsonalak, haustura sentimental gogor batek eraginda, nahiz eta maitemin sakonenean ere positibismo zantzuak aurkitzea zaila izango litzakeen, haren kasuan. Bestalde, abeslariari eragindako beste aldaketa pertsonal bati, Montana eta Portland hirietara lekualdatu eta ez batean ez bestean egokitu ezinari egiten dio erreferentzia I Don't Wanna Live Here Anymore kantuak.
Musika malenkoniatsua dakar Grandaddyk disko berrian, bere ibilbide osoan egin duen bezala, nahiz eta argitasun zantzuak ere badiren; nabarienak, agian, diskoa ixten duen Songbird Son-en. Zabaldu, berriz, Way We Won't-ek egiten du, lan osoko abesti itsaskorrenetako bat denak. Ildo berari jarraitzen dio Brush With the Wind-ek, sintetizadoreen oinarriak erritmoa markatzen dion kantuak. Soinu distortsionatu gutxiagorekin, badira abesti garbiagoak, The Boat Is In the Barn, kasurako. Hala ere, izaera epiko eta kutsu atmosferiko berberari eusten dio diskoak bukaerara arte, Chek Injin-en moduko salbuespenak tarteko.